Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
«Kontatu zidan autoa hondatu egin zitzaiola eta tailerrean esan ziotela konponketa zaila zuela, garestia eta, beraz, apenas merezi zuela». Fotolia

Bere onerako

Domingo, 9 de abril 2023, 00:23

Comenta

Justu pandemiak eragindako itxialditik hiru urte betetzen ziren egunean egin nuen berarekin topo, arratsaldeko lehen orduetan, ezohiko kale batetik nindoala. Soinketa kideak izan gara urteetan, Covidak kontrakoa agindu zuen arte. Geroztik ez da taldea bildu. Batetik urtetik urtera gutxiago ginelako, eta, bestetik, geroztik kide bat baino gehiago hil delako.

Kontatu zidan ez zuela beste inon soinketarik egiten. Utzita zegoela eta isolatua bizi zela, guztiz, alferkerian, esan zuen zehazki. Kontatu zidan autorik gabe gelditu zela eta hiritik dezente aparte bizi denez, horrek isolatu egin duela, etxe zulora kondenatu, esan zuen. Kontatu zidan autoa hondatu egin zitzaiola eta tailerrean esan ziotela konponketa zaila zuela, garestia eta, beraz, apenas merezi zuela.

Gero, berarekin bizi den alabak esan omen zion alferrikako ahalegina izango zela autoaren konponketa, duen adinagatik ez zuela luzaroan gordeko gidabaimena. Eta, gainera, soinketarik egiten ez zuenez, on egingo ziola ibiltzeak, autoaren errazkeriatik libre.

Noski, alabak amaren onerako hartu omen zuen erabakia. Baina nire soinketa kide ohiak modu garratzean adierazi zuen hori. Pentsatu nuen esan behar niola erabaki hori berak hartu behar zuela, ez beste inork. Badakit ez dagoela diru faltan, etxe eder batean bizi dela, lorategi, baratze eta guzti eta nik baino askoz gehiago gastatu izan duela beti arropatan.

Baina ez nintzen ausartu. Banandu ginenean, bera aldapa behera eta ni aldapa gora, pentsatu nuen zenbatetan gertatzen den antzeko zerbait zaharrokin, zenbatetan hartzen dituen beste norbaitek, beti gure onetan, guri dagozkigun erabakiak. Nola bilakatzen gaituzten haur, nola ezintzen gaituzten. Zuk deskantsatu, nahikoa lan egin duzu eta. Zuk disfrutatu, lasai bizi. Hori bai, erabakiak hartzen diren lekuetatik urrun. Zure onerako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bere onerako

Bere onerako