Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Fotolia

Ama izateko moduak

Larunbata, 22 uztaila 2023

Comenta

Zerbait, norbait gurtu izan bada gure artean, ama izan da. Aldare guztietan jarri izan da, eleberri guztietan loriatu, kanta askotan goraipatu. Ama da gaur egun ere familia askotako benetako buru, bera omen da oraindik ere etxean agintzen duena. Etxean, hori bai; ez oraindik gizonen esku dagoen esparru publikoan.

Askotan eta aspalditik gizonezko artean suertatu naizelako dakit nola egiten duten hitz emaztea aurrean ez dutenean. 'Domadora' esaten zion adiskide batek, 'komisaria' beste batek, etxekoandre, askok, etxekoandreak hau ikusiko balu, eskerrak etxekoandrea hemen ez dagoen… Beti ironiaz mozorrotutako beldur pitin batez.

Hori bai, ironia guztiak desagertzen dira ama den emazteari buruz hitz egin ordez, sortu zituen amaz jarduten dutenean. Hor sortzen da erregina, pertsona ahalguztiduna, ia beti bertute guztien jabe, bere buruaren ukatzaile, etxekoen zerbitzura bizi eta hiltzen dena.

Sendoa da gure artean ama izateko modu tradizionala, oraindik askorentzat baliagarri dena. Eta, halere, ama izateko modu asko daude gaur, agian ama adina. Oro har, aldaketa nagusia modu horien artean aukeratzeko eskubidea da garrantzitsuena, etxean ikasitakoa aintzat hartuz edo baztertuz, ikusi duzuna, ikasi duzuna, are irakurtzen duzuna batuz, ama izan behar duenaren errezeta propioa osatu arte.

Ez naiz nor errezetaren osagaien tamaina egokia zein den erabakitzeko, nork berea aukeratu behar du. Hori bai, ausartzen naiz esatera aspaldian ezinbesteko zen osagai batek debekatua izan beharko lukeela gaur: abnegazioa, nor bere burua ukatzeraino daraman jarrera. Ni ez naiz ezer, etxekoak dira guztia, sortu dudan haurra da guztia. Nire esku balego, abnegazioak kode penalaren barruan egon beharko luke. Ez da ama ona umeak abandonatzen dituena, ezta bere burua ukatzen duena ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ama izateko moduak

Ama izateko moduak