https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Antxoaren biomasa 190.000 tonakoa dela iragarri du AZTI zentro teknologikoak

Antxoaren biomasa 190.000 tonakoa dela iragarri du AZTI zentro teknologikoak
MAIKA SALGUERO

Gutxieneko antxoa kopuru gomendagarriaren muga 21.000 tona inguruan dago

UNAI SARRIUGARTE

Antxoaren biomasa 190.000 tonakoa dela iragarri du AZTI zentro teknologikoak. Edonola ere, behin-behineko emaitza da. Urte amaierarako izango dute arrain honen kopuruaren estimazio konkretua. Pasa den urteko ekainean 225.000 tona inguru zenbatu zuen AZTIk.

Aurtengo tona kopurua espeziearen jasangarritasuna bermatzeko gutxienekotzat jotzen den biomasa zifra baino askoz altuagoa da. Gutxieneko antxoa biomasa gomendagarriaren muga 21.000 tona inguruan dago.

Aipatu dugunez euskal zentro teknologiko honek emandako datuak behin-behinekoak dira. Udaberriko antxoa kanpainaren inguruan egin dituzten estimazioak dira. Emaitza zehatzak azaro inguruan iragarriko dituzte. Oraindik, antxoa heldu eta gazteen datuak uztartzea falta zaio AZTIri.

AZTI zentro teknologikoak ikerketa hau antxoaren ugaritasuna eta hedapena aztertzeko egiten du. Emaitza hauekin zentroak biomasa modu jasangarrian neurtu ahal du. AZTIk egindako ikerketa ezinbestekoa da Europar Batasunak ezartzen duen arrantza kuota kalkulatzeko

Maria Santos AZTIren Bioman kanpainako arduradunak nabarmendu duenez: «Antxoa helduen biomasa kalkulatzeko, planktonean aurkitzen duten arrautza kopurua eta batez besteko ugalkortasun maila hartzen dituzte kontuan». Bere esanetan plankton laginetan antxoek errundako arrautzak aztertzen dituzte eta antxoa helduek duten ugalkortasun maila neurtzen dute, espezie honen batezbestekoa zenbatzeko. Eme bakoitzak izaten duen arrautza kopurua.

AZTI Fundazioaren Patronatua Eusko Jaurlaritzak eta arrantza, elikagai eta itsaso ingurumeneko 18 enpresa eta erakundek osatzen dute. Bertan zientzia eraldatu egiten dute, itsasoaren eta elikaduraren balio katearen desafio handiei erantzuteko irtenbide bihurtzeko helburuarekin. Horretarako, produktu, zerbitzu eta enpresa egitasmo jasangarriak garatzen dituzte, industri sarea dinamizatzeko eta baliabide naturalak lehengoratu eta zaintzeko.