Altube eta Mendiburu, finalaurrekoetara, asteburuan nagusitu ondoren
Lekeition eta Mungian ospatu diren lehenengo faseko bigarren eta hirugarren saioetako garaileak izan dira
Pasa den asteburuan Aitor Bizkarra bertsolaria finalaurrekoetarako sailkatu zen, Urdulizko Kultur Etxean jokatu zen Bizkaiko Txapelketaren lehenengo saioan nagusitu ondoren. Bada, asteburu honetan Lekeition eta Mungian ospatu dira lehenengo faseko bigarren eta hirugarren saioak, non Txaber Altube eta Unai Mendiburu izan diren garaile.
Udalerri horietako Ikusgarri zinema eta Olalde aretoa bertsozalez beteta egon ziren. Lehenengoan honako sei bertsolari hauek aritu ziren kantatzen: Beñat Bilbao Landa, Iker Uriarte Urrutia, Iruri Altzerreka Martinez, Jone Larrinaga Dañobeitia, Lurdes Ondaro Mallea eta Txabel Altube Sarrionandia. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Altube izan zen puntu gehien batu dituena: 480 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera.
Mungiako Olalde aretoko hitzorduan, bestalde, Ander Ucelay Aristi, Imanol Uria Albizuri, Josune Aramendi Perez, Maite Sarasola Isazelaia, Peru Vidal Gurrutxaga eta Unai Mendiburu Valor lehiatu ziren. Eta lan puntuagarri guztiak egin ostean, Mendiburu izan zen puntu gehien batu zituena: 464 puntu. Jakina, bera ere zuzenean sailkatu da Abadiñoko finalaurrekoetara, eta, aurrekoan bezala, gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera.
Lekeition, Idoia Anzonandia Kareaga egin zituen gai-jartzaile lanak eta epaile gisa honako hauek aritu ziren: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon zen.
Bestetik, Mungian, Jon Amezaga Fernandez izan zen gai-jartzaile, eta epaile lanetan honako hauek aritu ziren: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea egon zen.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken bi saioak asteburu honetan jokatuko dira: urriaren 11ean Galdakaon, eta 12an Getxon. Sarrerak eskuratu nahi badituzu, sakatu hemen.