Borrar
Sei bertsolarik parte hartu zuten Urdulizko lehenengo saioan. bertsozale.eus
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Aitor Bizkarra, finalaurrekoetara, lehenengo saioan nagusitu ondoren

Urdulizko Kultur Etxean jokatu zen eta saioa hasterako sarrera guztiak agortu ziren

Astelehena, 29 iraila 2025, 09:00

Comenta

Urdulizen ospatu zen igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen faseko lehen saioa. Aitor Bizkarra gailendu zen Kultur Etxean parte hartu zuten sei bertsolarien artean , eta, beraz, bera izan da finalaurrekoetarako sailkatu dena. Saioa hasterako sarrera guztiak agortu ziren.

Saioaren sei protagonistak hauek izan ziren: Aitor Bizkarra Ruiz, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriuarte Oinandia, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Gezuraga Seijido eta Mikel Retolaza Etxebarria

Esan bezala, lan puntuagarriak amaituta, Aitor Bizkarra Ruiz izan zen garaile, 518.5 punturekin, eta, beraz, zuzenean pasatuko da urriaren 26an ospatuko den Zeanuriko finalaurrekora. Irabazleari jarraituz, honela geratu ziren saioaren puntuazioak: Izaro Bilbao Arostegi, 451 puntu; Mikel Retolaza Etxebarria, 447; Koldo Gezuraga Seijido, 446.5; Garazi Navarro Ugarteburu, 445 eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia, 411.5.

Saioan Beñat Vidal Gurrutxaga egin zituen gai-jartzaile beharrak eta epaile gisa honako hauek aritu ziiren: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga. Datorren larunbatean jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aitor Bizkarra, finalaurrekoetara, lehenengo saioan nagusitu ondoren

Aitor Bizkarra, finalaurrekoetara, lehenengo saioan nagusitu ondoren