Borrar
Antartikan izango den espedizioak hilabete oso bat iraungo du. Efe

Boluntarioen bila, Antartikan mikroplastikoak batzen laguntzeko

Airbnb plataforma eta Ocean Conservancy erakundea bost pertsona hautatuko dituzte Kirstie Jones-Williams-en ikerketa zientifikora batu daitezen. Euskal Herriko kostaldean ere mikroplastikoen presentzia gero eta handiagoa dela gogoratzen dute adituek

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 25 iraila 2019, 23:38

Comenta

Airbnb plataforma eta Ocean Conservancy erakundea boluntario bila dabiltza Antartikan mikroplastikoak batzen laguntzeko. Hori dela bide, bost pertsona hautatuko dituzte Kirstie Jones-Williams-en ikerketa zientifikora batu daitezen.

Pertsona hautatuek gastu guztiak ordainduak izango dituzte kontinente izoztuan. Espedizioak hilabete oso bat iraungo du eta bertan hautagaitza aurkezteko ez da edonolako titulurik, ezta prestakuntza zehatzik behar. Hautatuek abentura berri bat bizi nahi izatea eta ingurumenaren aldeko kezka bakarrik agertu behar dute. Boluntarioek mikroplastikoek Antartika barnera zenbaterainoko bidea egin duten aztertu beharko dute.

Egitasmo honek gizakiak klima aldaketan duen eragina gizartera aditzera ematea du xede. Ekimen honen bitartez Antartika eta planeta guztia babesteko neurriak hartzea bilatuko da. Jende askok pentsatu ohi du Antartika egun orbangabea dela. Edonola ere, egungo aurkikuntzek erakutsi dute kutsadura plastikoa bertaraino ere iritsi daitekeela.

Greenpeacek iaz egindako ikerketa batek iragarri zuenez mikroplastikoen eta beste zenbait sustantzia kaltegarrien presentzia Antartikan ikaragarria da. Sustantzia hauek oso kaltegarriak dira bertako ekosistema osoarentzako, baita pinguino, hartz polar, balea eta beste hainbat espezientzako ere.

Euskal Herriko kostaldean mikroplastikoen presentzia gero eta handiagoa da. Hori dela bide, azken hilabeteotan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaile talde bat euskal kostaldean dauden partikula hauek aztertzen aritu da. Aquiarium eta Aztirekin elkarlanean lau hondartza ezberdinetan dauden mikroplastikoen kopurua ikertzen ibili dira.

Mikroplastikoak bost milimetro baino gutxiagoko plastikoak dira. Askotan, ikusten ez diren hondakinak dira hauexek eta arrainek erraztasun handiarekin irensten dituzte. Bizkaiko Golkoan gero eta gehiago daude. Horrexegatik, EHUko ikertzaile hauek egoerak zenbaterainoko larritasuna duen aztertzen daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Boluntarioen bila, Antartikan mikroplastikoak batzen laguntzeko

Boluntarioen bila, Antartikan mikroplastikoak batzen laguntzeko