Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre

Manaslun «ia, ia»

Lunes, 22 de febrero 2021, 15:46

Comenta

«Ia ia» esaten zidan Alexek Manasluko kanpamentu nagusitik. Eta bai, handiaren bizarretara igotzeko azken ahaleginean zeuden sartuta joan den astean, baina betiko legez, mendiak eta bere baldintza klimatologikoak agindu dute azkenean. Bigarren saioa ere ustela atera zitzaien taldekideei, egur dezente hartu eta gero.

Lehenengo saiotik jaitsi ostean eta atseden minimo hartu eta gero, ezer esan barik, gorantz abiatu ziren, eguraldiak erakusten zuen aurpegirik ederrena probestu nahian. Gorako bidean elur sakona topatu zuten berriz eta lubaki handia zabaldu behar izan zuten. Halarik ere, desgastea pixka bat arintzeko, eguraldiak bere urdintasuna mantentzen zuen, eta horrek animatu zituen gorantz segitzeko. Ez ziren ohiko hirugarren kanpamentua muntatzen den tokiraino ailegatu, eta beherago egin behar izan zuten lo. Hortxe bertan hasi ziren zalantzak. Posibilitate desberdinak zeuden: pixka bat gorago eta bertatik atera saio luze batean tontorreraino (oso arriskutsua, bide malkartsua eta luzea baita) edota laugarren bat ezartzea hurrengo egunean gailurrera abiatzeko. Posibilitate horiek, nola ez, eguraldiak baldintzatzen zituen erabat.

Hilaren 19an sekulako eguna atera zen, negukoa ez balitz bezalakoa (tenperatura hotzak kenduta, noski!). Haize bufada ahulak markatzen zituzten modelo guztiek, eta elur pixka bat agintzen bazuen ere, gailurrerako saio bat burutu zitekeen. Kontua da, goiko kanpamentuetarako lanek atzeratu egin zutela taldea, eta modu horretan ez dago egunak aurrezterik. Prozesuak bere martxa exijitzen du eta klimatologiak berea, eta batzuetan, biak ez dira konplementarioak.

Erritmoari eustea erabaki zuten, eta 7000 metroko marra gainditzear zeudela, haize bortitzak hasi ziren goitik behera ekipoa astintzen. Arrisku handiko aukera zen hortik gora segitzea, eta alarmak piztuta ez bazituzten ere, buelta ematea onena zela deliberatu zuten. Eskerrak, geroago haizeen abiadura esponentziali gehitu baitzen.

Duela egun batzuk ari dira tripak jaten kanpamentu nagusian, urduri, eguraldi oneko beste leiho bat noiz etorriko zain, beste saio bat egiteko motibazioa ez baitzaie falta. Halarik ere, iragarpen guztiek haize harrigarriak ematen dituzte mendian, kasu askotan ehun kilometro ordukoak, eta txarrena, kontua martxoaren lehen egunetarako ere badela.

Alexek bertan gelditu nahi du eta baimena luzatzeko posibilitatea aztertzen ari da. Ostera, berarekin zihoan Simone Morok agur esan dio espedizioari. Berak uste du klimatologia horrekin ez dagoela zereginik, eta hobe dela amore ematea. Berak nahiago du amore eman erresistentzia estoiko bat baino. Alpinista Italiarrak goraipatu ditu taldekideek izan duten bera onartzeko prestutasuna eta adiskidetasuna, eta haiekin izandako sintonia perfektua. Hortaz energia positiboa bidaltzen die Alexi eta lagunei ekimen horretan segitu nahi baldin badute.

Ez dakigu zer egingo duten (laster, zirt edo zart egin beharko dute), baina hemendik ere gure energia guztia igortzen diegu, erabakirik onena hartu eta munduko zorte guztia izan dezaten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Manaslun «ia, ia»

Manaslun «ia, ia»