Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Dom dorrea, Herbeheretako elizarik zahar eta altuena.

Utrecht, bizikleten erresuma

Herbeheretako hiria Tourreko abiapuntua bihurtu da gaur

silvia cantera

Sábado, 4 de julio 2015, 02:17

"Europako beste herrialdetan jendea kotxez mugitzen da oraindik!". Duela pare bat urte holandarrek barrez lehertzen ziren ideia honekin Herbeheretako turismoa sustatzeko bideo batean. Haiek ez dute ia karneta erabiltzen eta badakite txirrindularekin haien herriko edozein tokira heldu daitezketeela berehala. Aldapak bitxikeria bat dira eta haien bidegorriak, izugarriak. 20.000 kilometroko bidea daukate bizikletaz joateko. Amsterdamen trafiko handia dagoen arren, Utrecht bezalako hiriak pedalei eragiteko leku aproposak dira. Izan ere, aurtengo Tourra bertan hasiko da gaur.

Udan Utrechteko biztanleriak beherakada izugarri bati aurre egiten dio kurtsoa amaitzen den bakoitzean. Bertako unibertsitatea 1636an sortu zen eta 30.000 ikasle batzen ditu urtero. Kanpusean supermerkatua, jatetxe batzuk, taberna, liburutegi erraldoia eta saskibaloian jolasteko kantxa bat daude, baita barbakoa bat egiteko aukera. Gainera, ikasle-egoitza batzuk daudenez, ia astebururo jaiak ospatzen dira.

Hiriko tokirik ezagunena Dom dorrea da. Herbeheretako elizarik zaharrena izateaz gain, altuena da. Utrecht osoa ikusteko aukera dago azkenengo pisura igoz gero. Bertara heltzeko 465 eskailerako bide luzea dago, baina argi eta garbi dago merezi duela. Eliza eta dorrearen artean enparantza txiki bat dago nahiz eta antzinean batera egon. 1647. urtean tornado batek banatu zituen. Biztanleek, eraikina berriro egin beharrean, geratu zen moduan uztea erabaki zuten arrazoi zehatz batengatik. "Jainkoak berezi duena ez dugu aldatuko", zioten.

Lurralde lau hau parkez beterik dago eta kilometroak eta kilometroak igaro daitezke oinpekoei eragiten ia eraikinik topatu barik. Wilheminapark-era jendea eguzkia hartzera edo piknik bat egitera joaten da sarritan eta Julianapark-en berriz, oreinak ikus ditzakezu lakuen artean paseatzen duzun bitartean. Gainera udaberrian kolore guztietako lorez betetzen dira, eta tulipaz, nola ez.

Itsasontziak eta kanoak

Utrechtek dituen bereizgarririk nagusienen artean bere kanalak daude. Bertakoek Amsterdamekoak baino askoz hobeak direla uste dute. Izan ere, hiri honetako ubideetan hainbat jatetxe eta kafetegi daude jan eta edan ahal izateko terraza batean. Turistek normalean itsasontziz zeharkatzen dituzte eta kanoak alokatzeko aukera ere badago. Hori bai, udaberrian eta udan, neguan izozturik hilabete batzuk igarotzen baitituzte.

Eguzkia berotzen hasten denean zoragarria den arren, udazkena heldutakoan berokia ezinbestekoa bihurtzen da. Normalean kaleak sei hilabetetan zehar elurrez estalirik egoten dira eta termometroak zero graduen azpitik aurkitzea oso arrunta da. Hori bai, sekulako paisaiak fotografiatzeko une bikaina da nahiz eta bizikleta gainean igotzea hain atsegina ez izan. Eguraldiaren arabera hiria guztiz aldatzen da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Utrecht, bizikleten erresuma

Utrecht, bizikleten erresuma