EITBk ikastolekin duen lankidetza akordioa berritu du
Erakunde publikoa Ikastolen jaietan egongo da erakunde publikoa, eta hauen zabalkudea egingo du bere hedabideetan
elcorreo.com
Viernes, 24 de abril 2015, 17:26
EiTBk ikastolen aldeko apustua berretsi du. Euskal erakunde publikoak eta Ikastolen Elkarteak lankidetza hitzarmena berritu dute gaur. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak izenpetu duten itunaren arabera, EiTB ikastolen jaietan egongo da eta jai hauen zabalkudea egingo du bere hedabideetan.
Horrela, EiTBk irrati eta telebistan emango ditu ikastolen jai ezberdinak iragartzeko egingo diren bideoklipak. Horrez gain, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez festetan jarritako gunetik emango dute berri EiTBko irratiek. ETBko albistegiak ere ikastolen jaietan bertan izango dira jazotzen den guztia kontatzeko.
Lehenengo jaia Herri Urrats izango da, maiatzaren 10ean, Senpereko lakuan. Ondoren Bizkaikoa, Ibilaldia, maiatzaren 31an izango da, Bilbon, eta Araba Euskaraz ekainaren 14an, Oionen. Urrian, 4an Kilometroak ospatuko da Usurbilen, eta 18an Nafarroa Oinez Elizondon.