Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Liburuaren aurkezpena.

Bidaia sentimentala

Bere esperientzia propioan oinarrituta, Laurence Sternek bidaia nobelatu egiten du, kontakizunaren eta irakurlearen artean fikziozko pertsonaia bat tartekatuz

Javier Rojo

Martes, 8 de noviembre 2016, 00:08

Elkar argitaletxearen eskutik itxura berrituaz plazaratu da berriro ere Laurence Sternek (1713-1768) idatzitako Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar, Josu Barambonesen bertsioan. Irlandan jaio eta Londresen zendu zen idazle honek liburu hau osatzeko berak egindako bidaia batean bizi izandakoa erabili zuen. Baina ohiko bidaia liburua idatzi beharrean, non britainiar sofistikatuak hegoalde dekadentera egindako bidaia zehatz-mehatz kontatuko zen, bide batez britainiarren kulturaren gorentasuna azpimarratuz (Italia, azken finean, aspaldiko loriak nekez gogora ekartzen zituzten harri zaharrez beterik baitzegoen), Sternek bestelako ikuspuntua erabili zuen. Bere esperientzia propioan oinarrituta, bidaia nobelatu egiten du, kontakizunaren eta irakurlearen artean fikziozko pertsonaia bat tartekatuz. Izan ere, istorioa lehenengo pertsonan kontatzen duen pertsonaia Yorick da, Sterneren beste nobelaren batean agertu zen pertsonaia. Yorickek bidaian zehar gertatzen zaizkionak kontatzen ditu, eta bidaia hau sentimentala denez, kontatzen dituen gehienek afera sentimentalekin zerikusia daukate. Honetan, bidaia literaturan espero litekeen objetibotasuna alde batera utzita, pertsonaiarengan zentratzen da idazlea.

Bestalde, XVIII. mendeko liburu baten aurrean gaude. Eta honek esan nahi du batzuetan garai hartako idazleek erabiltzen duten idazkerak arazo handiak plantea liezazkiokeela itzultzaileari. Gure kasuan, gainera, arazo hauek handiagoak izan daitezke eredu falta nabarmena daukagulako halako literatura euskaratzean. Itzultzaileek oztopo horiei aurre egin behar diete eta ulergarritasunaren eta fideltasunaren arteko oreka gaitzean mugitzen dira askotan. Kasu honetan esan behar da Josu Barambonesek trebezia handiz lortu duela eragozpen horiek gainditzea. Ez dut ingelesezko orijinala irakurri, beraz ezin dut konparaziorik egin.

Edonola ere, euskal bertsioaren irakurketa naturala suertatu zait, idazkera dotore eta gardena erabili baitu itzultzaileak, batzuetan euskal klasikoetarako joera ere baduena. Itzulpena ez da inoiz arazo moduan aurkezten eta hori, dudarik gabe, itzultzailearen meritua da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bidaia sentimentala

Bidaia sentimentala