Larrea garbi mantentzearen alde Arlaban lur eremua garbitu eta adjudikatu dau Nabarnizko Udalak
Aurretik, Iluntzar mendia txukun mantentzeko lanak burutu dauz, Diputazioagaz batera
iratxe astui
Nabarniz
Lunes, 16 de marzo 2020, 23:29
Nabarnizko Udalak Iluntzar mendiko Arlaban dagoen lur eremu publikoa adjudikatu deutso ekoizle bateri lehiaketa publikoaren bitartez. Mila metro koadro inguruko larrearen kontsezinoa 20 urterako egin da, «bost urteko luzapena egiteko aukeragaz», zehazten da Nabarnizko Udalak idatzitako lehiaketa publikoaren azken pliegoetan.
Publicidad
Adjudikazioa egin aurretik, baina, azken urteotan egoera txarrean egon dan Iluntzarreko larrean hobekuntza lanak burutu behar izan dauz Nabarnizko Udalak. Garbitatsun lanak egiteko egiteko, izan be, 66.000 euro inguru emon behar izan dira eta diru kopuru hori ordaindu ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak zati bat ipini eban.
Iluntzar mendiko lur eremua hobetzearen eta txukuntzearen helburu nagusia izan da mendizale asko erakartzen dauan inguru hori behar dan moduan mantentzea eta daukan balio naturala nabarmentzea. Hain zuzen be, Iluntzar mendiaren tontorra «balkoi ezin ederra da», Bizkaiko kostaldeko mendirik altuena -728 metro- dala kontutan izanda. Larre horretan ardi, zaldi eta behiak egoteak, ganera, paisaia be gehiago hobetzen laguntzen dau.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión