Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Bizkaia Aretoa.

Bizkaia Aretoak 53.000 bisitari eta 478 ekitaldi izan zituen 2015ean

2015. urtean biltzar gehien hartu zuen Bizkaiko egoitza izan zen, lurraldeko gainerako bilera guneen aurretik

elcorreo.com

Domingo, 8 de mayo 2016, 02:59

Bizkaia Aretoak -ekitaldi sozialak, kulturalak, akademikoak, zientifikoak, unibertsitate arlokoak eta beste edozein esparrutakoak egiteko Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bilboko paraninfoak- emaitzarik onenak lortu zituen joan den urtean, 2011n inauguratu zenetik. Guztira 52.933 bisitari hartu zituen (2014an baino 10.000 gehiago), eta 478 ekitaldi antolatu ziren bertan, tartean 36 biltzar.

Horrenbestez, Bizkaia Aretoa izan zen 2015. urtean biltzar gehien hartu zuen Bizkaiko egoitza, lurraldeko gainerako bilera guneen aurretik, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Iaz antolaturiko 36 biltzar horiez gain (horietatik 16 nazioartekoak), EHUren paraninfoan 235 jardunaldi eta hitzaldi, 165 bilera, 21 ikuskizun eta 18 erakusketa egin ziren; hala, %94ko okupazio maila lortu zuen, eta egunean batez beste 5,1 gela erabili ziren. Kopuru horiek direla eta, Bizkaia Aretoa bilera ekitaldi gehien bildu duten Bizkaiko egoitzetan bigarrena da, Euskalduna jauregiaren atzetik.

Erabiltzaileen gogobetetasun mailari dagokionez, Bizkaia Aretoak 10etik 9,2ko nota jaso du erabiltzaileek bertako instalazioen eta zerbitzuaren kalitatea baloratzeko egin dituzten inkestetan.

Bizkaia Aretoan 2015ean egin ziren jardueren %25 (guztira, 113 ekitaldi) EHUz kanpoko erakundeek antolatutakoak izan ziren, eta kopuru hori handituz doa urterik urte. Horrek, hain zuzen, Bizkaia Aretoa biltzarrak eta bilerak egiteko «Bilboko erreferentziazko egoitzetako bat bilakatu du», eta, gainera, «hiriari ere mesede egiten dio hala bilera turismorako azpiegiturei dagokienez nola sortzen duen inpaktu ekonomiko zuzenagatik».

Hazten

Halaber, 2016rako aurreikuspenen arabera, aurten are hobeak izango dira Bizkaia Aretoaren emaitzak. Esaterako, urteko lehen lauhilekorako berretsita daude 350 ekitaldi, tartean 35 biltzar eta 245 jardunaldi. Hurrengo hilabeteetako ekitaldi nagusien artean nabarmentzekoak dira Kirurgia Plastiko Okular eta Orbitarioaren Espainiako Elkartearen XXV. Biltzarra, Ekonomia Solidarioaren II. Biltzarra, Espainiako Astronomia Elkartearen XII. Bilera Zientifikoa eta NAUKAS 2016.

Bizkaia Aretoko zuzendari Hector Hernandok azpimarratu duenez, «eraikin honek bi funtzio estrategiko oso garrantzitsu ditu EHUn. Alde batetik, ezinbesteko azpiegitura da ezagutza zabaltzeko, kultura eta zientzia hedatzeko eta ikerketa garatzeko. Martxan jarri zenetik, Bizkaiko campusean %200 baino gehiago areagotu da biltzarren, hitzaldien, mintegien eta unibertsitateak antolaturiko gainerako ekitaldien kopurua. Eta, bestetik, Bizkaia Aretoa leiho garrantzitsua da EHUn egiten den lana gizarteari erakusteko, bertan egiten diren ekitaldietako asko unibertsitatez kanpoko kolektibo edo pertsonentzat izaten baita».

Bizkaia Aretoa BBK-k Euskal Herriko Unibertsitateari lagatako eraikina da, eta Alvaro Siza arkitekto portugaldarrak diseinatu zuen; bere garaian, gainera, Arkitekturako Nobel sariaren parekoa den Sizari Pritzker saria eman zioten. Bilboko eremu enblematikoenetako batean dago, Abandoibarran, Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren artean eta Iberdrola dorrearen itzalpean.

Neurri desberdinetako lau entzunareto dauzka (Mitxelena, Baroja, Oteiza eta Arriaga), lau erakusketa areto (Txillida, Axular, Etxepare eta Laboa), zenbait bilera areto, hall handi bat eta lorategia duen terraza bat Abandoibarra pasealekuaren eta itsasadarraren aldera, Mentxu Gali eskainia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizkaia Aretoak 53.000 bisitari eta 478 ekitaldi izan zituen 2015ean

Bizkaia Aretoak 53.000 bisitari eta 478 ekitaldi izan zituen 2015ean