450.000 bidaia Bilboko metroaren astebururik onenean
Kopako finala, Ibilaldia, Triatloia eta Bilbao Athletic-en partida izan dira joan-etorrien arrazoi nagusienak
silvia cantera
Martes, 2 de junio 2015, 00:23
Metro Bilbaok 450.796 balioztapen zenbatu zituen guztira joan den asteburuan. Larunbatean jokatutako Kopako finala eta Triatloia, eta igandean ospatutako Ibilaldia eta Bilbao Athletic-Villanovense partida izan dira bidaiarien igoeraren arrazoi nagusiak. Aurtengo astebururik onena izan da, beraz, "metroa herritarren aisialdi guneetara joateko hautatzen duten garraiobidea dela erakutsiz", bere arduradunek adierazi dutenez. Gainera, bi egun hauetan zehar ez zirela inolako arazo edo gorabehera aipagarririk egon nabarmendu behar da.
Athletic-ek eta Barça-k jokatutako Kopako finalak milaka desplazamendu sustatu zitun eta futbol zaleek San Mamesera eta hiri osoan jarritako pantailetara joan ziren, batez ere. Norgehiagoka amaitu zenean areagotu zen asteburu osoan etengabe aritu zen zerbitzua eta larunbatean, guztira, 243.378 bidaia egin ziren. Geltokirik erabilienak futbol zelaitik hurbilen daudenak izan ziren: San Mames (30.173 bidaia), Alde Zaharra (29.377) eta Indautxu (27.012).
Beste aldetik, igandean ospatutako Ibilaldiaren 37. edizioak eta Bilbao Athletic-ek Villanovenseren aurka San Mamesen jokatutako partidak milaka balioztapen lortu zituzten ere. Metro Bilbaok bere trenen maiztasuna areagotu zuen egun osoan zehar eta, guztira, 207.418 bidaia egin ziren. Izan ere, zenbaki hauek jaiegun bateko aurtengo errekorra lortu dute. Jende gehiena Alde Zaharrera (19.736 joan-etorri), San Mamesera (13.062) eta Santutxura (11.273) joan zen.