El Correo Digital
Jueves, 24 abril 2014
claros
Hoy 7 / 19 || Mañana 9 / 16 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Urduritasuna hasieran, barreak tartean eta txalo beroak amaieran

CULTURA

Urduritasuna hasieran, barreak tartean eta txalo beroak amaieran

16.12.12 - 02:15 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Lau neska eta lau mutil, lau anai eta lau aizte, zortzi neba-arreba, zortzi lagun handi. Horrelaxe aurkeztu eta erakutsi eben euren burua atzo, Miribillako Bilbao Arena estadioko oholtza gainean Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren finalera ailega ziran artista koadrilakoak. Nerbioso agertu ziran hasieran, baina kantxan batutako jende-tzaren berotasunak eta animozko aldarriak apurka-apurka giroa epeltzen eta edertzen lagundu ebazan.
Bertsolariak nerbioso etozen bai, baina eurak baino urduriago ikusten ziran publiko artean eta erdi izkututa, etxekoak eta lagunak. Leku estrategiko eta bakardadea aukeratu eban, esate baterako, Xabier Amuriza maisua, bere alaba Mirenen kantuei jarraitzeko eta atentzio osoa ipintzeko. Durangaldetik etozen Igor Elortzaren lagun minak be, azazkal barik geratu behar ziran, momentuka. Dan-danek jaso eben, baina, bertsozaleen berotasuna. «Gu Jone eta Fredigaz gagoz», aitatu eben bertsolari gazteen jarraitzaileek.
'Hello txiker', 'Ole, ole y ole, Fredi...', 'Defentsarik onena atakia. Sartu azken matia, egurre Etxahun!', 'Muxikarron txapeldun, Hitza Onintza' eta osteran-tzeko esaldiak irakurri ahal izan ebezan finalistek euren begi-bistara eskegi ebezan karteletan.
Buruz burukoan Paia falta
«Ederto baten pasa dogu arratsaldea, baina pena hartu dogu Fredi Paia buruz burukoan sartu ez dalako. Proba horretan, joku handia emongo eban-eta», esan eben Markina eta Orominotik zetozen neskak. Hirugarren geratu arren, publikoaren txalo zaparrada jaso eban Paiak bertsoak botatzen ebazan bakotxan. «Barre asko egin dogu beragaz». Arkaitz Estiballes negarrez lehertu bazan, Fredi Paiak be negarrari ezin eutsi ikusi zan, txapelketa amaitu eta gero.
«Halako momentua emozionantea izan behar da eurentzat, txapela jantzi edo ez. Aurretik lan asko egin dabe eta», komentatu eban aurtengo bertso txapelketa lehenengo kanporaketatik finalerarte jarraitu izan dauan Ondarroako beste bertsozale batek. «Neska batek irabaztea gura izan dogu baina... beste baten izan beharko da. Dana dala, fin ibili dira laurak. Jone Uria, batez be, asko gustatu izan jat», aitortu eban Abadinoko mutil gazte batek.
En Tuenti
elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.