Bilbobusen linea batzuek ordutegia luzatuko dute gaur, Athletic-Atletico Madril partida dela eta
Partidan luzapena egonez gero, irteerak 10 eta 20 minutu geroago izango dira norgehiagoka amaitu bezain laster, 80. linean izan ezik, 10 minutu geroago egingo baitu irteera
elcorreo.com
Miércoles, 29 de enero 2014, 17:09
Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du gaur, Athleticek eta Atletico Madrilek San Mamesen iluntzeko 20:00etan jokatuko duten Kopako partida ikustera doazenei etxera itzultzeko modua errazteko.
Zehazki, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 26. linearen (Uribarri/San Mames), 38. linearen (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus), 56. linearen (La Peña-Jesusen Bihotza), 62. linearen (Arabella/San Mamés) eta 80. linearen (Altamira-Termibus) ordutegiak luzatuko dira. Partidan luzapena egonez gero, irteerak 10 eta 20 minutu geroago izango dira norgehiagoka amaitu bezain laster, 80. linean izan ezik, 10 minutu geroago egingo baitu irteera.