Gizarte- larrialdietarako laguntzen izapidetze prozesua hasi da Arrigorriagan
Laguntzak jaso ahal izateko, urteko diru-sarrerak zehaztutako zenbateko jakin batzuk baino txikiagoak izatea egiaztatu beharko da, eta familia-unitatearen tamaina, ondasunak edo pentsiodunak izatea aintzat hartuko da
elcorreo.com
Domingo, 6 de marzo 2016, 00:38
Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuko Sailak 2016. urteko Gizarte-larrialdietarako Laguntzak izapidetzeko prozesuari ekin dio. Laguntzak jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa da urteko diru-sarrerak zehaztutako kopuru jakin batzuk baino txikiagoak izatea; kopuru horiek pentsioduna izan, eta ondasunen eta familia-unitatearen tamainaren arabera ezarriko dira.
Horren haritik, biztanleak oro har aintzat hartuz, Gizarte-larrialdietarako Laguntzak honako hauek eskatu ahal izango dituzte: familia-unitatean kide bakarrarekin urteko diru-sarreretan 12.108,06 euroko muga gainditzen ez dutenek; familia-unitatean bi kiderekin urteko diru-sarreretan 15.547,86 euroko muga gainditzen ez dutenek; eta familia-unitatean hiru kide edo gehiagorekin 17.199,00 euroko muga gainditzen ez dutenek.
Era berean, pentsiodunei dagokienez, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte familia-unitatean kide bakarrarekin urteko diru-sarreretan 13.759,20 euroko muga gainditzen ez dutenek, familia-unitatean bi kiderekin 17.199,00 euroko muga gainditzen ez dutenek eta hiru edo gehiagokoek 18.574,92 euroko muga gainditzen ez dutenek.
Diru-laguntza horiek jaso nahi dituzten pertsonei aldez aurretik hitzordua eskatuta emango zaie arreta; horretarako, 944 020 200 telefono-zenbakira deitu behar dute 08:00etatik 14:45era edota udaletxeko zein Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzura (HAZ) joan 08:00etatik 14:45era.