Borrar
Liburuaren azala.

Tximinokeriak egin

Larunbata, 22 iraila 2018, 00:53

Comenta

Juan Kruz Igerabidek haur literaturan (eta ez bakarrik haur literaturaren arloan) duen ospea ondo merezia du. Gai da itxuraz sinplea den edozein egoeraren atzean dagoen beste arlo hori, literaturarekin baizik ezin azal daitekeen beste arlo hori, antzematen. Badaki azalekoaren azpian beste mundu bat ere badagoela, eta beste mundu hori hitzetan jartzen maisua da. Bere istorioetan agertzen diren egoerak agian absurdoak direla irudi dakioke irakurleren bati, baina pixka bat hausnartzen badu, berehala konturatuko da absurdo horrek zerbait inportantea gordetzen duela.

Halaxe egin du 'Gregorio Katarrino' izenburuko nobela labur honekin. Liburuan adierazten denaren arabera, 10 urtetik gorako irakurleentzat pentsatuta dago eta argumentua anekdota absurdo batean oinarritzen da. Izan ere, haur batek goiz batean bere irudia ispilu batean islatuta ikusten duenean, tximino baten irudia azaltzen zaio, eta ingurukoek itxuraren aldetik aldaketarik topatzen ez badiote ere, arraro portatzen hasiko da, harik eta ispiluaren barruan harrapatuta geratu arte.

Gregorio katarrino (Haur literatura)

  • Egilea: Juan Kruz Igerabide & Eider Eibar

  • Argitaletxea: Elkar. Donostia, 2018108 orr. 14,30 euro

Honelako anekdota bat kontatzen duen istorioaren aurrean irakurle helduak Kafka edo Carroll bezalako izenak gogoratuko ditu. Haurrak, jakina, ez du halakorik egingo, baina erreferentzia horiek ezagutu gabe ere, liburu dibertigarri baten aurrean dagoela konturatuko da. Adibidez, liburu hau jolas egiteko gonbidapena izan daiteke, bertan planteatzen den ispilu-jokoarekin, ispiluaren bidez gauzak alde batetik diren bezala agertzen baitira, baina aldi berean alderantziz ere bai.

Eta ispiluak erakusten dituen aldrebeskeriak munduan praktikan jartzen saiatzen delarik, konfliktoak ere agertuko dira, ikaskizun espliziturik gabeko irakaspena eskainiz. Bestalde, argumentua, askotan zentzu figuratuan esaten dena (tximinokeriak egin) literaltzat hartzearen ondorioa dela ere pentsa dezakegu. Edota norberaren identitatearen eta taldean integratzean sortzen diren konfliktoen adibide alegorikoa…

Gauza asko ikus dezakegu liburu honetan, eta horrek ematen digu idazlearen trebeziaren berri. Eta testuarekin batera, Eider Eibarren marrazkiak ere agertzen dira, liburuaren mamia ederki jasotzen dutenak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Tximinokeriak egin

Tximinokeriak egin