Borrar
Alex Txikon, Isiltasunaren Haranean, aklimatatzeko azken txanpan. Sendoa elejalde

Txikonek Everestera eramango du publikoa Sopelan, film eta solasaldi baten bitartez

'Mundu bat motxilan, Álex Txikonen menditazioak' lana proiektatuko da Kurtzio Kultur Etxean, hurrengo asteazkenean, hilaren 26an, Himalayan eginiko zortzimilako igoerei eta bizitzari buruzko hausnarketak batzen dituena

Igandea, 23 maiatza 2021, 21:08

Everestetik inoiz baino hurbilen egongo gara; bertan egongo bagina bezala sentituko dugu, espedizioaren parte, baina distantzian. 8.849 metroko gailurreran, baina 9.000 kilometro baino gehiagora, mapan lerro zuzena marraztuko bagenu. Nondik? Kasu honetan, Sopelatik, abentura honen kanpamentu nagusia izango dena hurrengo asteazkenean, hilaren 26an. Izan ere, egun horretan 'Mundu bat motxilan, Álex Txikonen menditazioak' filma proiektatuko da kostaldeko udalerri honen Kurtzio Kultur Etxean (19.00etan, sarrera 3 euro). Ondoren, berarekin solasaldia izateko aukera izango dute hurbildutakoek.

Zeintzuk diren mendıra igotzeko motibazioak? Lemoako mendizale ezagun honek Himalayan eginiko zortzimilako igoerei eta bizitzari buruzko hausnarketak batzen dituen lana da honakoa. Eta Everesterako igoera aitzakia bezala hartuta, istorioan forma ematen zaie bere 'menditazioei'. Unai Ormaetxeak idatzitako eta César Llagunorenak egindako ilustrazioekin lagundutako liburuan oinarrituta dago, 2019.urtean argia ikusi zuen ehun orrialde baino gehiagoko lana dena. Orain, orduko pasarteek bizia hartuko dute berriro, publikoa abentura honetan murgiltzeko, Txikonen eskutik.

Ikus-entzunezko proiektu honetan, Txikonek erronka nagusi bati erantzuna ematen saiatzen da, ordura arte berrehun lagunek baino ez dutena lortu: oxigeno barik eta negu betean heldu nahi du munduko gailurrera. Egia da 10.000 baino gehiagok igo dutela jada zerua 'ukitzen' duen mendi hau, baina taldea asko murrizten da honetara egin dutenen artean, berez zaila den desafioa askoz gehiago konplikatzen delako.

Orain dela gutxi berriro heltzekoa zen erronkari, laugarren aldia, baina birusak bertan sortu duen egoera larriak eten egin du espedizioa. Horrelako abenturak, mendian gora egitea, alegia, egiterakoan zer sentitzen den erakutsi nahi digu mendizaleak. Igoera horretan bere pentsamenduek erakutsiko digute mendia ez dela lehia, ez dela inorekiko erronka eta, aldiz, garrantzitsua dela zelan joaten garen, zerk bultzatzen gaituen, nola jokatzen dugun. Bidea urratu ahala bizitzaz, naturaz eta herriaz hamaika gogoeta, bizipen eta pasadizo azalduko zaizkigu. Mendia izan baitaiteke batera zoriontasuna eta sufrimendua, laguntasuna eta bakardadea, zirimola eta aingura, pizgarria eta motela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txikonek Everestera eramango du publikoa Sopelan, film eta solasaldi baten bitartez

Txikonek Everestera eramango du publikoa Sopelan, film eta solasaldi baten bitartez