Borrar
Aditu bat, erradiazioa neurtzen. Fotolia

Txernobyleko erradiazioa nabarmen igo da azken egunotan

Izan ere, zonaldeak azken asteotan jasan dituen suteek 16 aldiz biderkatu dute erradiazioa bertan

Unai Sarriugarte

Larunbata, 18 apirila 2020, 01:00

Txernobyleko erradiazioa nabarmen igo da azken egunotan. Izan ere, zonaldeak azken asteotan jasan dituen suteek 16 aldiz biderkatu dute erradiazioa bertan. 34 urte igaro dira historiako hondamendi nuklearrik handiena izan zenetik, eta bertako erradiazio maila arriskutsua izaten jarraitzen du. Adituek diotenez, milaka urte igaro beharko dira zonaldea erabat segurua izateko.

Esan bezala, azken astean Txernobyleko esparruan jazo diren suteek ez dute mesederik egin eta erradiazioa zeharo igo da. Suteek 100 hektarea inguru kiskaldu dituzte, eta Geiger erradiazio kontagailuak neurtu duenez, orduko 2,39 sievert markatzen du suteen zonaldean. Normalean esparru horretako erradiazio maila gorena 0,5 sievert inguruan ibili ohi da, eta maila normalak ez du orduko 0,14 sievert gainditzen.

Ukrainiako Gobernua kezkatuta ageri da azken egunotan Txernobylen gertatutakoaren harira. Agintariak erradiazioa biztanledun zonaldeetara hedatzearen beldur dira, batez ere Kievera, Ukrainiako hiriburura. Kiev Txernobyletik 100 kilometro inguruko distantziara dago. Dena den, oraingoz «arriskurik ez» dagoela adierazi dute.

Txernobylgo 1986ko istripu nuklearra historian gertatu den okerrena da, Hiroshimako bonba nuklearrak eragin zuen kutsadura baino ehun bider handiagoa eragin baitzuen. Gertatu zen unean hogeita hamar lagun hil ziren, eta luzarora zentralaren inguruan bizi ziren milaka lagunen heriotza eragin zuen.

Zentral nuklear hori Txernobyldik 14,5 kilometrora dago, eta lau erreaktore nuklear zituen. 1986ko apirilean, laugarren erreaktorean sute handi bat gertatu zen, eta horrek eragindako hodei erradioaktibo kutsakorrak Ukrainako, Sobietar Batasuneko eta Europako beste zenbait eskualdetako lurraldeak kutsatu zituen. 2000ko abenduan itxi zen betiko Txernobylgo zentral nuklearrean zeuden lau erreaktoreetatik azkena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txernobyleko erradiazioa nabarmen igo da azken egunotan

Txernobyleko erradiazioa nabarmen igo da azken egunotan