'Telelanaren oinarrizko lexikoa' argitaratu du Euskaltzaindiak
«Etxeratze aginduak langile asko behartu zituen lehen aldiz etxetik lan egitera, eta enpresek ere lana antolatzeko molde berrira egokitu behar izan zuten. Horrek lan arloko araudia berritzea ekarri du», diote Akademiako arduradunek
Zurekin
Lunes, 26 de julio 2021, 18:24
Euskaltzaindiak 'Telenaren oinarrizko lexikoa' argitaratu berri du. Oinarrizko lexikoa den aldetik, lehen hurbilketa lana izatea du helburu glosarioak, Euskararen Akademiak prentsa ohar bidez astelehen honetan jakitera eman duenez.
Publicidad
Euskaltzaindiaren arabera, covid-19ak lan arloan ere eragin nabarmena izan du. Etxeratze aginduak langile asko behartu zituen lehen aldiz etxetik lan egitera, eta enpresek ere lana antolatzeko molde berrira egokitu behar izan zuten. Horrek lan arloko araudia berritzea ekarri du, eta lehendik ere gure artean zeuden bitarteko teknologiko batzuen erabilera areagotu du lantoki gehienetan.
Bada, eraldaketa horrek sustatu dituen oinarrizko hitz batzuk jaso ditu Akademiak 'Telelanaren oinarrizko glosarioa' lanean. Hain zuzen, Euskaltzaindiaren UZEI erakunde atxikiak Euskaltzaindiaren hiztegi arauemailea (Euskaltzaindiaren Hiztegia) eta Euskalterm terminologia banku publikoa abiapuntu hartu ditu lan horretarako, inguruko beste hizkuntzetako terminologia banku nagusiekin batera.
Telelanari eta telelaneko baliabide teknologikoei buruzko euskarazko erabilera ere kontuan hartu da, eta arreta berezia jarri zaio komunikabideetan jasotakoari.
Era berean, Iparraldean zein Hegoaldean indarrean dagoen lan arloko araudia, eta, besteak beste, Lanaren Nazioarteko Erakundeak urrutiko lanaren eta telelanaren inguruko datu estatistikoak biltzeko erabiltzen dituen gidalerroak ere erreferentziatzat hartu dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión