Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Aretoa sortzaile ezberdinentzako toki publikoa izatearekin batera, eskaintza propioa ere atonduko du. KULTURSHAREA

Sorkuntza anitzei forma emateko aretoa estreinatu dute Leitzan

Bertan dantza ikastaroak, erakusketak, antzerki emanaldiak edota kontzertuak eskaini ahal izango dira

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 25 abendua 2020, 23:44

Comenta

Sorkuntza anitzei forma emateko aretoa estreinatu dute Leitzan. Hala, horiek gauzatzeko esparru berri bat jarri dute martxan Nafarroako udalerri honetan. Bertan dantza ikastaroak, erakusketak, antzerki emanaldiak edota kontzertuak eskaini ahal izango dira hemendik aurrera. Aretoa sortzaile ezberdinentzako toki publikoa izatearekin batera, eskaintza propioa ere atonduko du Udalaren bidez.

Izan ere, Udalak deialdi publiko baten bidez kultur teknikariak kontratatuko ditu, horiek orotarako programazio kulturala jorratu dezaten. Era berean, Nafarroako Antzerki Sarearen parte izateko eskaera ere bideratu dute, kultur eskaintza oparoagoa eta zabalagoa izateko asmoz. Sorkuntza anitzetako ikuskizunez gain, beste zenbait jarduera antolatuko dira bertan, hala nola, kongresuak, hileta zibilak edota agurtzeko zeremoniak.

Udalak nabarmendu duenez, eraikin honen izaera publikoa izango da, herriko eragile eta herritar guztientzat eskura egongo dena. Eraikina zaharberritu egin da, mugikortasun oztopoak eta larrialdietarako arazoak erabat ezabatuz, eta horiek ekipamendu egokiarekin hornituz.

Zaharberritze lanak 2018ko irailean hasi ziren eta duela hilabate batzuk amaitu bazituzten ere, koronabirusaren pandemiak traba ugari jarri ditu aretoa estreinatzeko ekitaldietan. Leitzako Udalak mahagaineratu duenez: «Leitzako Herri Aretoa prest dago. Orain, sortzaile eta eragileen jardunaz, sortzeko eta adierazteko gure herriak duen potentzialtasuna askatzea da xedea».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sorkuntza anitzei forma emateko aretoa estreinatu dute Leitzan

Sorkuntza anitzei forma emateko aretoa estreinatu dute Leitzan