Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
Erakusketa honek Soriako Tierras Altas eskualdean antzemandako hainbat objektu arkeologiko ematen ditu ezagutzera. EUSKALTZAINDIA

Sorian topatutako eta euskal izenekin zerikusia duten hilobiak, Donostian ikusgai

Hauexek Gipuzkoako hiriburuko San Telmo Museoko klaustroan egongo dira erakusgai 2022ko urtarrilaren 16ra bitarte

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 17 de noviembre 2021

Sorian topatutako eta euskal izenekin zerikusia duten hilobiak Donostiako San Telmo Museoan ikusgai daude. Hauexek Gipuzkoako hiriburuko museoko klaustroan egongo dira erakusgai 2022ko urtarrilaren 16ra bitarte. Ekimen honetan San Telmo Museoaz gain, Euskaltzaindiak eta Idoubeda oros egitasmoak esku hartu dute.

Publicidad

Erakusketa honek Soriako Tierras Altas eskualdean antzemandako hainbat objektu arkeologiko ematen ditu ezagutzera, sei hilobi tarteko. Izan ere, Eduardo Alfaro arkeologo eta ikertzailea Idoubeda oros egitasmoan lanean aritu da buru belarri. Hala, euskararekin erlazio estua aurkezten duten eta hilobi hauek aztertzearekin batera, duela bi urte honen inguruko erakusketa bat atondu zuen Sorian. Gainera Donostiara iritsi baino lehen, Bergarako Laboratorium Museoan egon zen ikusgai.

San Telmo Museoko klaustroan urtarrilaren 16a bitarte irekita dagoen erakusketan ere Joakin Gorrotxategi irakasle eta euskaltzain urgazleak burututako ikerketa eta iruzkin linguistikoak jasotzen dira. Gaur egun bitarte aurkitu dituzten 40 hilobietatik sei daude momentuz bisitagai.

Soriako Tierras Altas eskualdean antzemandako testuei esker lehendabiziko mendeetan heriotzaren inguruan burutzen zituzten erritu eta sinesmenen inguruan zertxo bait gehiago jakin ahal izan dugu. Epigrafeok latinez idatzita ageri dira, bertako jendearen nahiz zenbait indigenen izenekin tartekatzen direlarik.

Hortaz, horietako batzuk euskal-akitaniar antroponimiari esker argitu ahal izan dituzte. Izan ere, euskararen historiarako esanguratsuak diren aztarnak baskoietan dute jatorri, Ebro ibaiaz haratago dauden lurretan, hain zuzen ere. Ikerketek euskararen aurrekariak zirela mahaigaineratzen dute, akitanieraren eta baskoieraren ezaugarriak baitituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad