Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesLarunbat honetan, Juantxo Skalari, Skalariak taldeko kide ohiaren eta La Rude Band bere taldearen kontzertua izango da Jimmy Jazz aretoan. Baina ez dira bakarrik egongo; Democrazy taldeak ere kontzertuan parte hartuko du. Aretoko ateak 20:30ean irekiko dituzte eta kontzertua 21:00etan hasiko da. Sarrerak Interneten (13,2 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan bertan eros daitezke (15 euro).
Esan bezala, Juantxo Skalaria, Skalariak taldea sortu zuen kideetako bat da. 2008. urrian, 600 kontzertu baino gehiago emanda, hamar urteko jarduera eginda eta hainbat disko argitaratuta, etapa berri bat hastea erabaki zuen, eta horrenbestez, The Kluba proiektua sortu zuen. Skalariak taldearen oso musika antzekoa da, baina musika-ikuspegi zabalagoarekin. Hainbat arlo ukitzen ditu, baina The Clash, Stray Cats eta The Pogues taldeen eragina da nagusiki. Dena den ez dio Jamaikako kutsu melodikoari utzi.
Gaur egun, Juantxo Skalariak La Rude Band taldearekin ibiltzen da. Eskarmentu handiko taldea da, eta bere zuzeneko kontzertu ikusgarriak nabarmentzen dira. Batik bat Skalariak taldearen eta The Kluba proiektuaren abestiak jotzen dituzte.
Democrazy taldeari dagokionez, berez, Hechos Contra el Decoro taldetik geratu ziren kideetako batzuek sortutako taldea da. Iazko urtarrilean lehen diskoa kaleratu zuten, bederatzi abestikoa, eta Jamaikako erritmoak, rapa, jazz edo drum and bass nagusi dira. Udazkenean bira eman zuten Estatu osotik eta aurten, Gasteiztik igaroko dira larunbat honetan.