Borrar
Buru-belarri

Morgan eta soinu gomendagarria

Madrilen sortutako taldeak Amerikako melodiak jasotzen dituen 'Hotel Morgan' diskoa kaleratu du

Asteazkena, 19 otsaila 2025, 11:34

Comenta

Ondo baino hobeto gogoratzen dut Carolina de Juanen ahotsa entzun nuen lehenengo aldia. Euria barra-barra eta mugitu ez. Nire Morganen lehenengo kontzertua Sonorama jaialdian izan zen. Banekien banda ederra zirela, baina lasai haien musikan murgiltzeko unea ez nuen aurkitzen. Zenbat aldiz esan zidan Usue pisukide ohiak haien abestiak entzun behar nituela...

Ba hortxe nengoen ni. Asfalto berotsuan eserita hasieran eta euri tanten iristearekin, zutik, dantzan, beste unibertso batean. Nola zen posible? Hainbeste denbora talde bikain horri 'bizkarra' ematen. Ahotsa, melodiak, instrumentuak... Eta berehala banda gomendatzen hasi nintzen ni, Usuek nirekin egin zuen bezala.

Ezin ahaztu Ebrovisioneko 20. urteurrena. Kartel osoa sorpresa zen. Banda eszenatoki gainean agertu arte ez genekien zein artista entzungo genuen. Eta planteamendu horrekin bosgarren edo seigarren lerroan geunden. Morgan agertu bezain laster txaloka hasi ginen eta garrasiren bat ere atera zitzaigun. Momentu horretan, aldameneko kuadrillak nortzuk ziren galdetu ziguten. Izena emateaz gain, gomendio bat eman genien: «Gera zaitezte zaudeten lekuan, merezi du eta». Amaieran zoriontsu eskerrak eman zizkiguten. Era batean edo bestean, talde garrantzitsua badira estatu mailan, baina haien arrakasta pixkanaka heldu da. Inurrien lana.

Morgan ezagutu nuen Sonorama jaialdian bertan, baina duela urte bakarra, lagunekin abesti kuttunei buruz hasi ginen hizketan. Zein da zuen ustez maitasun abestirik politena? Eta dibertigarriena? Zein da negar egin gabe entzun ezin duzuen kanta? Eta hortxe Nagorek nire hitzak bereak egin zituen: «Sargento de hierro». Zelako letra, erritmoa... ahotsa... Lehenengo estrofekin heltzen dira malkoak beti.

Baina taldearen bertuterik nagusiena etengabeko hazkundean daudela da. Ez dira konformatzen. 'Hotel Morgan' izeneko disko berria aurrerapausoa da zalantzarik gabe. Soinu amerikarragoa, soul, abesti gordin-gordinak ere... eta berriz lan borobila. Beti bezala, oso gomendagarria. Izan ere, Nagorerekin izandako elkarrizketa horretan ere zegoen Fernandok emozioz beteriko whatsapp bat bidalil zidan aurreko egunean: «Morganen disko berria entzun behar duzu. Zoragarria da».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Morgan eta soinu gomendagarria

Morgan eta soinu gomendagarria