Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Hozkailua arbel bat bihurtu da. E. C.

Sikiera

IGOGAILUAN IRAKURTZEKO IPUINAK ·

Aster Navas

Igandea, 6 urria 2019, 20:50

Comenta

Bai, badakit ez duela ematen, etxetresna bakuna eta maliziagabea dirudiela, baina kontuz gero hozkailuarekin: umeon marrazkiak, erosketen zerrenda, urologoarekiko data itsasten ditugun ate inuzente horren atzean -sinetsidazue, mesedez- ustekabeko arriskua izkutatzen da.

Gabonetan zabaldu eta traste horren behekaldean azaroa topatzen duzu. Bai, ados, azaroan izoztu genuen bisigua, baina azaro, azken finean; udazkeneko (ez gara konturatzen…) negu gorrira erakarritako une bat.

Asteazken batean ireki eta beraren lehenengo apalean astelehena topatzen duzu. Bai, ados: astelehenean bukatu ez zenuen filetea; tupperean espetxeraturik baina astelehen azken finean.

Egutegia ahaztuz, astelehenaren txatal hori afaltzea erabakitzen duzu eta sartaginean buelta bat ematen diozu ea beroak bigunduko duen asteazken bihurtzeko asmoz, olioak astearteko eguerdira sikiera itzuliko delakoan.

Ostiral honetan asteazkena topatu dut hor. Ados, bai, asteazkenean jan ez nuen makailu xerra, baina bigarren apalean utzitakoa asteazkena zen azken finean. Albalez tuneaturik, pil pilean lurperaturik, baina asteazken, zalantza barik.

Astiro baino astiroago murtxikatu egin dut ostiral bihurtzeko edo, sikiera, osteguneko arratsalde... Baina aldi honetan asteazkeneko minuto horiek sabelean geratu zaizkit geldirik, noraezean, goitik edo behetik nire gorputzatik larunbateko goizaldera ihesi nahian. Nire urdailak, minduta, eroarena egiteaz ase dagoela, ez duela azken iruzur hori irentsiko jakinarazten dit garrasika.

Beldur nago, komunetik ateratzen ausartzeke, iraganeko oihalki horren orainaldirako bidaiak hondaturik.

Sukaldetik hozkailuko burrumba eztitsua honaino ailegatzen zait.

Sua, gurpila, bolbora bera ere… baina hotz kutxa horrek -sinetsidazue, faborez- urrunegi eraman gaitu. Eta, agian, hortik ez dago bueltatzerik.

En fin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sikiera

Sikiera