Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
150. urteurrena iragartzen duen kartela.

Santa Kruz apaizak Aramaiotik ihes egin zueneko 150. urteurrena ospatuko dute

Besteak beste, hitzaldia, erakusketa, dokumentala eta mendi martxa izango dira ostegunetik irailaren 24ra arte

PauL pICADO

Asteartea, 13 iraila 2022, 21:14

Comenta

Santa Kruz apaiza karlista sutsua izan zen, eta 1872. urteko abuztuan, preso zegoen Aramaioko udaletxetik ihes egin zuen. Karlismoaren alde borrokatzeagatik hain zuzen ere hartu zuten preso, fusilatzeko, baina esan bezala, Ipar Euskal Herrira ihes egitea lortu zuen. Bada, ihesaldi horren 150. urteurrena ospatuko dute aramaioarrek ostegunetik, irailaren 15etik, aurrera. Horrela, besteak beste, hitzaldia, erakusketa, dokumentala eta mendi martxa izango dira irailaren 24ra arte.

Berez, Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi zuen izena, baina Santa Kruz apaiza gisa egin zen ezaguna. Gasteizko apaiztegian ikasi zuen, eta bertan apaiztu zen. Aramaiokoa ez zen izan atxilotu zuten lehen aldia, izan ere, 1870. urteko urriaren hasieran ere atxilotu zuten, arrazoi beragatik, hots, karlismoaren aldeko propaganda egiteagatik. Bi kasuetan heriotza-zigorra jaso zuen, eta bietan ihes egitea lortu zuten.

Aramaiokoa, berriz, ihesaldi berezia izan zen. Bertako udaletxetik atera eta ibai batean ezkutatu zen, urpean, kanabera batetik arnasten zuela. Zenbait ordu eman zituen horrela, eta gero, kobazulo batean sartu zen, Santa Kruz Abadearen kobazuloa esan diotena.

Ostegunean, irailaren 15ean, ihesaldiari buruzko hitzaldia egongo da, 18.30ean, Sastiñan, Manuel Arroyo eta Patxi Salaberriren eskutik. Egun berean, erakusketa hasiko da, eta bost egunetan egongo da ikusgai. Ostegunean, 18.30etik 20.30era; larunbatean, 12.00etatik 14.00etara; igandean, 12.00etatik 14.00etara; datorren asteko astelehenean, irailak 19, 18.00etatik 19.30era, eta azkenik, asteartean, 18.00etatik 19.30era.

Irailaren 18an Oier Aranzabalek, Ritxi Lizartzak eta David Pallarések zuzendutako 'Apaiz Kartzela' dokumentala emango dute Kultura Etxean, 19.00etan. Frankismoaren aurka agertzeagatik preso hartu zituzten apaizei buruzkoa da, eta dokumentalean, atxilotuta egon ziren lau apaizek euren bizipenak kontatzen dituzte.

Azkenik, irailaren 24an, Aitor Aranaren omenez antolatu duten XXVI. Mendi Ibilaldiaren barruan, Santa Kruz apaizak Aramaiotik ihes egin zuenean jarraitu zuen bidearen zati batetik igaroko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Santa Kruz apaizak Aramaiotik ihes egin zueneko 150. urteurrena ospatuko dute

Santa Kruz apaizak Aramaiotik ihes egin zueneko 150. urteurrena ospatuko dute