
Sainz eta Alonso, Dakar-aren bila
Harmailatik ·
Atzo hasitako munduko rallyrik famatuenak Arabia zeharkatuko du hurrengo 13 egunetanSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Harmailatik ·
Atzo hasitako munduko rallyrik famatuenak Arabia zeharkatuko du hurrengo 13 egunetanUrte berriko frogarik famatuena da. Hain ezaguna ez duela izena era aldatzeko kemena izan nahiz eta hamar urte baino gehiago pasa diren azken aldiz Dakar-eko hondartzetara heldu zenetik. Dakar-a (lehen Paris-Dakar, Frantziako eta Senegaleko hiriburuak lotzen zituelako) Arabian lehiatuko da aurten. Hamar urte Latinoamerikan igaro eta gero, Arabiako basamortuetara jo du. Petrodolarrak, lagun.
Kirolarekin zer ikusirik ez duena aldean utzita, Fernando Alonso eta Carlos Sainzen presentzia izango da gure artean komentatuena. Lehenak, F1 eko historiako onenen artean egonda, orain, raidetan ere maisu izan nahi duelako. Bigarrenak, bi aldiz munduko rally txapelduna izan ostean, birritan eraman duelako etxera Dakarreko garaile moduan nabarmentzen duen urrezko beduinoaren trofeoa.
Asturiarrak, gainera, kotxerik onena darama. Ez da faboritoa, baina taldekide moduan Marc Coma izanik eta Toyotaren babesarekin zeinek daki bere Hilux ikusgarriak ez duen sorpresa emango. Dena den, Carlos Sainzen Miniak garaipena lortzeko aukera gehiago izango ditu, talde makalagoa bada ere. Eta bien aurretik, iazko txapelduna Nasser Al Attiyah-k (hiru aldiz garaile izana da Qtareko gidaria) eta sei bider txapelduna Stephane Peterhansel-ek mitikoa.
Here it is, in full! The official Dakar 2020 route ??#Dakar2020 #DakarChapter3 pic.twitter.com/z3zComnTTU
DAKAR RALLY (@dakar) November 20, 2019
Kirolarekin, nola ez, eta munduarekin ere zer ikusirik duena kontutan hartuta, emakumeei buruz hitz egin behar da. Dakar-eko protagonistetako bat Laia Sanz izan behar da, derrigor. Motor-gidari Katalanak, basamortuko erreginak, bederatzi Dakar bukatu ditu dagoeneko. Garaipenik ez, baina parte hartze guztietan bukatzea ez dago guztien eskura. Bera da Arabian egongo diren hamabi emakumeetatik ezagunena. Trialen eta enduroan munduko izateak ematen dio fama.
Bai, hamabi irakurri duzu. 572 pertsona lehiatuko dira hurrengo hamahiru egunetan Yedat-ik Qiddiya-ra doan 7.856 kilometrotako lasterketan. Hamabi besterik ez emakumeak. Haietatik lau Espainiarrak. Arazoa, seguruenik, ez da Arabian ospatzen dela txapelketa. Sanz berak esan duenez: «Ez dago Arabiara joan beharrik matxismoa aurkitzeko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.