Borrar
'Tomorrowland'en 2019ko edizioa eta DJ Rikki beheko argazkian. Afp eta Wololo Sound

DJ Rikki mutrikuarrak 2021eko Tomorrowland musika jaialdi ospetsuan esku hartuko du

Gipuzkoarra 'The Sounds of Tomorrow 2020' izeneko txapelketaren garaile bilakatu da

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 8 uztaila 2020, 18:40

Comenta

DJ Rikki musikari mutrikuarrak datorren urteko Tomorrowland musika jaialdi ospetsuan esku hartuko du. Izan ere, gipuzkoarra 'The Sounds of Tomorrow 2020' izeneko txapelketaren garaile bilakatu da. Duela hilabete bat inguru bidali zuen Ricardo Rodriguezek bere hautagaitza lehiaketara, 20 minutu inguruko sesioa, alegia.

Hala, asterartean txapelketaren finala ospatu zen Tomorrowland jaialdiko Youtubeko kanalean. Hori dela medio, DJ Rikkik Gipuzkoako kostaldea bizkarrean zuela musika elektronikoko bi sesio jorratu zituen zuzenean. Irabazlea erabakitzeko epaile eta ikus-entzule ezberdinen bozkak aintzat hartu dituzte.

Finalerdietan Herbehereetako Angie Mill musika jartzailea menderatu zuen. Finalean, aldiz, DJ Matti norvegiarrari gailendu zitzaion, 2021eko Tomorrowland jaialdiarako pasea lortuz. Era berean, Fedde Le Grand musika jartzaile ospetsuaren estudioan remix bat jorratzeko aukera izango du mutrikuarrak.

Lehiaketako hogei hoberenak publikoaren bozkekin hautatu zituzten. Ondoren, adituek osatutako epaimahai batek finalerako lau musika-jartzailerik hoberenak aukeratu zituen. Txapelketara nazioarteko hainbat herrialdetako musikariak aurkeztu dira, hala nola, Austria, Belgika, Danimarka, Finlandia, Irlandako Errepublika, Portugal, Suedia, Frantzia, Suitza, Erresuma Batua, edota Espainia.

Tomorrowland Belgikako Boom herrian antolatzen den musika elektronikoko jaialdia da. ID&T, Entertainment and Media Enterprisek antolatu zuten lehendabiziko aldiz 2005ean, eta, harrezkero beste hamalau edizio ospatu dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo DJ Rikki mutrikuarrak 2021eko Tomorrowland musika jaialdi ospetsuan esku hartuko du

DJ Rikki mutrikuarrak 2021eko Tomorrowland musika jaialdi ospetsuan esku hartuko du