'Ubu, rey de las finanzas' konpainiaren bosgarren lana da. E. C.

Ramon Barea bilbotar aktoreak 'Ubu, rey de las finanzas' lana zuzendu du

ANTZERKIA ·

Berak gidaritzapeko obrak Raúl Quirós Molinak, Alfred Jarryren testuari buruz egindako bertsioa du abiapuntutzat

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 29 de enero 2020, 23:28

Ramon Barea bilbotar aktoreak 'Ubu, rey de las finanzas' antzezlana zuzendu du. Datorren urtarrilaren 31n, ostirala, estreinatuko du Pabellón 6eko Gazte Konpainiak antzezpen berri hauxe. Ramón Barearen gidaritzapeko lana da, eta Raúl Quirós Molinak, Alfred Jarryren testuari buruz egindako bertsioa du abiapuntutzat. Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin Gomez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal dira lan honetako protagonistak.

Publicidad

'Ubu errege' antzezlana 1896. urtean kaleratu zuen Alfred Larry antzerkigile frantsesak eta garai hartako publikoarentzat obra apurtzailea eta ikaragarria izan zen. Lan hauxe dadaismoa edo surrealismoa bezalako generoen aurrekaritzat jo daiteke. Izan ere, 'Ubu errege', satira zorrotza eta txotxongilo erakoa da, garai eta toki orotarako balio duena. Obra honek Ubu poloniar armadaren kapitainak bizi dituen hamaika abentura kontatzen ditu.

Bertan Mugarik Gabeko Ekonomialariak Pabellón 6eko Gazte Konpainiako bosgarren promozioko taldearekin elkarlanean aritu dira. Era berean, Banbalinen Arteko Lanbideren programako kideek, praktika gisa antzezlanaren atrezzoa, ile-apainketa eta makillajea jorratu dituzte.

Aipatu bezala, urtarrilaren 31n izango da obraren estreinaldia eta hauxe martxoaren 1a arte luzatuko da. Hala, otsailean 1,2,7,8,9,11,14,15,16,21,22 eta 23an. Era berean, euskarazko bost emanaldi eskainiko dituzte otsailaren 26,27,28,29an eta martxoaren 1ean.

2015. urtean jaio zen Pabellón 6ko Gazte Konpainia. Talde honek Bilboko udalaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2015eko Enplegu Planaren laguntza jaso zuen. Euskal Herriko antzerki eskola ezberdinetatik datozen hainbat aktorez osatuta dago antzerki elkarte hauxe. Sortu zenetik 4 ikuskizun ezberdin aurkeztu dira: 'Romeo eta Julieta' (2016), 'Lorca, Dalí, Buñuel Aborigenak', 'Mi último baile' (2018) eta 'Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?'. Antzezlan ezberdin hauetatik 33 aktore gazte igaro dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad