Borrar
'What Wallaa wants' dokumentalaren kartela. E. C.

Polizia izan nahi duen emakume palestinar baten dokumentala ikusgai Elorrion

'What Wallaa wants' Iturri Kultur Etxean proiektatuko da asteazkenean, 19.30etatik aurrera

NAHIKARI CAYADO

Igandea, 10 azaroa 2019, 20:56

Comenta

Christy Garlandek zuzendutako dokumentala da 'What Wallaa wants' (Wallak nahi duena). Ikus-entzunezko honek Walla gaztearen bizitza erakusten du. Balateko errefuxiatu-eremuan bizi da, Palestinako Nablus hirian, hain zuzen. Ausarta eta tematia, Palestinako Aginte Nazionalaren indar armatuetan sartzea erabaki du Wallak. Sartzeko probak oso gogorrak dira, baina hauek gaindituz gero, Zisjordaniako emakume polizia gutxietako bat izatea lortuko du. Gaztea da oraindik, heldugabea gainera. Hala ere, ez du etsipena zer den ezagutzen.

Wallaaren bizitza oztopo handiak gainditzean datza. Bere ama espetxetik atera berri du, bere buruaz beste egin zuen terrorista bati laguntza egotzita zortzi urte espetxean egin eta gero. Beste alde batetik bere neba txikia dago. Honek kalr borrokan hartzen du parte, nahiz eta Wallaari hori ez zaion batere gustatzen, bera zaintzen aritu behar delako.

Hori guztia da, hain zuzen ere, 'What Wallaa wants' dokumentalak erakusten duena. Emakume baten indarra, arazoei eta inguruko zalantzei aurre egiten diona bere ametsak egi bihurtzen saiatzeko. Lortuko ote du azkenean polizia izatea lortzea?

Galdera honen erantzuna jakin nahi duen edonork Elorrioko Iturri Kultur Etxean gozatu ahal izango du ikus-entzuneko honetaz datorren asteazkenean, arratsaldeko 19.30etatik aurrera.

Garlanderen lan honek hainbat sari irabazi ditu jaialdi desberdinetan. Batzuk aipatzekotan adibidez, pasaden urtean jasotako 'Glashütte Original' dokumental onenaren izendapena Alemaniako Berlinalean, kanadako dokumental onenari epaimahaiak emandako sari berezia Hot Docs jaialdian, edota Margaret Mead Filmmaker saria, Margaret Mead Film jaialdi estatubatuarrean, bestean beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Polizia izan nahi duen emakume palestinar baten dokumentala ikusgai Elorrion

Polizia izan nahi duen emakume palestinar baten dokumentala ikusgai Elorrion