Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Euskaltzaindia

Poesia ardatz daukan egitasmoa antolatu du Euskaltzaindiak Lekeition

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da

Zurekin

Astelehena, 31 uztaila 2023, 10:21

Comenta

Euskaltzaindiak Irailekoak egitasmoa antolatuko du Lekeitioko hainbat lekutan irailaren 30ean eta urriaren 1ean, nagusiki euskal poeten lana gizarteratzeko asmoz, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko duten arren.

Egitaraua irailean bertan aurkeztuko du Euskararen Akademiak, baina egitasmoaren nolakotasunak ezarrita daude: Euskal Herri osoarentzat antolatuko da, poesiak bere toki-denborak izan ditzan gure artean, eta, era berean, Euskal Herrian antolatzen diren orotariko literatur jardunaldien egutegia osatu nahi du jaialdi berriak. Horretarako, Euskal Herriko olerkarien eta beste bazter batzuetako poeten lanak hauspotu eta aztertuko dira Irailekoak jaialdian.

Jaialdian euskal poeten lana gizarteratu nahi da, bai hitzaldien bidez, bai irakurraldien eta errezitaldien bidez. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute: hasteko, katalanez idatzitako poesia garaikideko bi ahots esanguratsuak. Poesiarekin batera, beste adierazpide batzuk uztartuko dira, hala nola musika eta artelanak.

Lekeition poesiari presentzia handiagoa emateko, garai eta geografia askotako egileen bertso-lerroz jantzi dira herriko hormak eta erakusleihoak. Tartean, Forugh Farrokhzad, Anne Sexton, José Luis Otamendi, Miren Agur Meabe, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Raymond Carver, Angel Erro, Castillo Suárez, Itxaro Borda, Jon Gerediaga edo Alejandra Pizarnik-en bertsoak erakutsiko dira.

Gainera, eta iraileko egun horietan egindakoaren lekukotza jasotzeko, 'Iraileko paperak' aldizkaria plazaratuko da, oroigarri intelektual-poetiko gisa. Aldizkaria jaialdian parte hartuko duten poeta eta ikusleen artean banatuko da. Bestalde, Irailekoak egitasmoaren irudia Marina Suarez Ortiz de Zarate artista eta antzerkigile arabarrak diseinatu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Poesia ardatz daukan egitasmoa antolatu du Euskaltzaindiak Lekeition

Poesia ardatz daukan egitasmoa antolatu du Euskaltzaindiak Lekeition