Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre

Plentzia arte museoa da orain

Kostako udalerriak hurrengo astelehenera arte berrogei lanez osatutako 'Artearen Ibilbidea' erakusketa hartuko du Astillero plazan

Osteguna, 13 abuztua 2020, 21:30

Comenta

Arte obren galeria batean bezala, baina herriko enparantzaren erdian. Horrelako nahasketa polita dakartzate BBK eta Bilboko Arte Ederretako Museoak 'La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea' proiektuan. Horretan, Plentziako Astillero plaza museo bilakatu dute, non abuztuaren 17ra arte (dohainik) berrogei margolan ikusteko aukera dagoen.

Hurrengo egunetan, beraz, artea protagonista nagusia izango da kostaldeko udalerri honetan. Erakusketak helburu didaktiko batekin burutu dute, baina bada nolabait ere bidea museoaren bilduma bere aretoetatik kanpo zabaltzeko eta auzokideekin konpartitzeko. Adin guztietarako, gainera, izan ere sei lanek haurrentzako (bost eta hamar urte bitartekoak) diseinatutako kontakizun bat izango dute.

Bilduma zabal honi, zeinetan xehetasun handiko eta kolore anitzeko lanak ikus daitezkeen, teknologia ere gehitzen zaio. 40 lanetatik 24k QR kodea izango dute erakusketa bisitatzera hurbiltzen direnei mugikorraren bitartez audio fitxategiak doan deskargatzeko aukera emateko. Horiek lau hizkuntzatan entzun ahalko dira, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Bisita gidatuak

Plentziaz aparte, lurraldeko 14 herrialdeetatik zehar bidaiatuko den erakusketa honetan publikoak pinakotekaren ondare komun aberatsaz gozatu ahalko du eta artearen historiako hainbat garai eta eskolatako artista handien obrekin disfrutatzeko aukera izango du ere: Grekoa, Francisco de Goya, Paul Gauguin edo Francis Bacon, besteak beste.

Begiekin disfrutatzeaz gain, lan bakoitzak atzetik duen historia guztia ezagutzeko aukera ere badago. Igandera arte bisita gidatuak planifikatu dira publikoaren zalantzak argitzeko asmoarekin. Laguntza hori eskuratzeko (17.00etatik, 20.00etara bitartean eskuragarri egongo dena) nahikoa izango da erakusketaren arduradunengana hurbiltzea. Ez da aldez aurretik izena eman beharko, baina askoz jota zortzi pertsonako taldeak onartuko dira, segurtasun neurri guztiak bermatuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Plentzia arte museoa da orain

Plentzia arte museoa da orain