Borrar
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ongi etorria eman diote aurtengo Ibilaldiari

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ongi etorria eman diote aurtengo Ibilaldiari

'Aupa Sopela eta aupa Ibilaldia!', animo mezua luzatu dute pailazoek, kostaldeko udalerriko Ander Deuna eta Leioako Betiko Ikastolek maiatzaren 30ean egun handia izango duen aurtengo edizioari begira

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 18 de febrero 2021, 19:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maiatzaren 30a gorriz agertzen da aspalditik markatuta euskararen egutegian. Ander Deuna eta Betiko ikastolek beste urte batez Ibilaldiaren metxa piztuko dute, Sopelan antolatuko den ekitaldiarena. Eta, aste batzuk falta badira ere, giroa berotzen doa. Azkenak giroa berotzen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izan dira, Ibilaldiari ongi etorria eman diotenak bideo alai baten bitartez.

'Aupa Sopela eta aupa Ibilaldia!', agurtzen dute pailazoek, poztasun aurpegia erakutsiz. Bideoan ez dira bakarrik agertzen, bost haurren laguntza izan dute mezua zabaltzerako orduan. Ongi etorria emateaz gain, aurtengo leloa gogoratzeaz ere arduratu dira, baita horren zergatia azaltzen. Aurtengoan Porrupatata izango da», erratu egiten da Porrotx. Lagundu beharrean, dena gehiago okertzen du Marimototsek. «Ezz!! Tortilapatata da».

Ez dute sekula umore puntu hori galduko, beste behin erakutsi duten bezala. Hori bai, azkar argitu du Pirritxek eztabaida. «Baina ze porrupatata ta ze tortila patata... Aurten Kalakalata da!». «Kalakalata?», galdetzen diote harrituta. «Bai, euskarak blaitzen gaituelako». Izan ere, hori da hitz horren esanahia, zeharo bustita bukatzea, Sopelako kostaldean horren ohikoa dena. Horregatik bere jatorria.

«Eta guk Euskadi osoa blaituko dugu», gehitzen du Porrotxek, egun honen garrantziari helduta, euskarari indar berezia ematen diona; txikiek zein helduek emandakoa. Antolatzaileek, egunkari honetan egindako elkarrizketa batean, azaldu zuten aurten Ibilaldia ez dela faltako, baina aldaketak izango dituela, ez dela orain arte -iaz ere aldaketak egin behar izan zituzten- bezala izango. Pandemiak nondik-norakoa markatuko du, baina ez du lortuko Ibilaldia gelditzea, Bizkaia osoa 'blaituko' duen edizio berezi batean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios