Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre

La Piel konpainiaren 'Beren izenez' lanak jasoko du Lautan3 laguntza

Talde iruindarrak 2.000 euro eskuratuko ditu eta antzezlana datorren otsailean antolatuko den VI. Lautan3 jaialdian estreinatuko da

Asteartea, 24 urria 2023, 18:12

Comenta

Duela hilabete batzuk, maiatzean hain zuzen, Lautan Hiru jaialdian parte hartu nahi zutenek euren lanen gidoiak lehiaketara bidaltzeko epea zabalik zegoela iragarri genuen. Bada, erabakia hartuta dago eta Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du Lautan3 laguntza 2024. urtean 'Beren izenez' lanagatik. Taldeak 2.000 euro eskuratuko ditu (800 euro gidoiarentzat, gehi beste 1.200 euro jaialdian bertan estreinatzeagatik), eta, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, antzezlana datorren otsailean antolatuko den VI. Lautan3 jaialdian estreinatuko da.

Akademiak euskarazko antzerki ekoizpena sustatzeko eta lan laburren sorkuntzari bultzada emateko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Izan ere, bi erakundeek bi hamarkada baino gehiago daramatzate elkarrekin lanean, hirian euskararen erabilera normalizatzen eta areagotzen. Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, «Euskaltzaindiak euskararen ikerketa eta sustapena ditu helburu, eta helburu horiek betetzeko tresna eraginkorra da aspalditik datorren elkarlan hau».

Lautan Hiru bezalako ekimenekin fruituak ematen ari dela ikus daiteke. Izan ere, epaimahaiko kideen arabera (Cafe Bar Bilbao, BIRA Kultura eta Euskaltzaindia), «La Piel konpainiaren 'Beren izenez' antzezlanak gidoi landua du, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo La Piel konpainiaren 'Beren izenez' lanak jasoko du Lautan3 laguntza

La Piel konpainiaren 'Beren izenez' lanak jasoko du Lautan3 laguntza