Borrar

Olerkiak eta saiakerak: gure gomendapenak

Olerkiak eta saiakera ·

Astelehena, 8 uztaila 2019, 00:28

Printzearen itzal luzea

Kepa Altonagaren saiakera liburu honetan, izenburuak dioena gorabehera, batez ere Bonaparte printzearen itzal luzeaz ari da, eta XIX. mendeko euskal kulturan izan zuen eraginaz. Idazleak, saiakeragilea den aldetik, azaltzen duen kezka handienetako bat euskararen moldaketa da kultura- eta zientzia-tresna moduan modernitatearen adierazpidea izateko. Eta horretarako, euskarak euskaldunak batzen dituen hizkuntza izan behar du. Bonaparteren eragina batasuna eragozten duten indar zentrifugoen artean ikusten du Altonagak eta ohiko diskurtsoaren aurka prin-tzearen eragina ez da oso positibotzat hartzen. Are gehiago, euskalkiak eta azpieuskalkiak jasotzean eta notarioaren begiz haien lekukotasuna gordetzean jarri duen arreta euskararen kulturizazioaren aurkako-tzat jotzen du Altonagak. Eragin kaltegarri horretaz ari da liburuan, Duvoisin kapitainaz esaten dena adibide ikusgarria delarik.

Arestiren irudiaz

Asier Amezagak Gabriel Aresti hartu du hizpide saiakera honetan, ikuspuntu bikoitza eskaintzen duelarik. Batetik, Arestiren gainean ari den idazlan baten aurrean gaude. Arestiren garrantzia eta itzala plazara-tzen da liburu honetan, alor askotara zabaltzen den garrantzia. Beste aldetik, Arestiren figura aitzakia ere bada beste hainbat gairi buruz hitz egiteko. Izan ere, Gabriel Aresti bere burua gainditzen duen pertsonaia moduan aurkezten da orrialde hauetan, pertsona eta poeta baino gehiago sinboloaren mailan kokaturik agertzen zaigularik. Eta orrialde hauetan, batez ere, puntu honi ematen zaio garrantzia. Liburu honetan, beraz, ez da Arestik egin edo esan zuenaz bakarrik hitz egiten, baizik-eta Arestiren figura alor desberdinetan nola erabili izan den aztertzen da. Eta manipulazio hau askotan paradoxaz beterik agertzen zaigu, behin baino gehiagotan haren lan poetikoaren garrantzia estaltzera heltzen baita.

Amodioaz eta bakardadeaz

Castillo Suarezen poesiak erakusten digu testu poetiko baten atzean dagoen lanketak ez duela zertan mezua ilundu: izan ere, egilearen eta irakurleen arteko komunikazioa eta testuak estetikaren aldetik jasoak izatea bat baitira bere idazlanetan. Poema liburu honetan eskaintzen dena sinplifikatuta, amodiozko poesian kokatu daiteke idazlana, baina azpimarratu behar da halako kokapena sinplifikazioaren ondorioa baino ez dela. Bai, amodioaz hitz egiten da, baina topiko erromantikoak alde batera utzita. Eta amodioari loturik, ia triangelu bat osatuz, gorputzaz eta bakardadeaz ere hitz egiten zaigu. Maitasuna subjektua bakardadetik babesten duen sentimendua da eta bakardade esentzialean mugitzen den gizakiaren mina leuntzeko, besteekiko zubiak eraiki-tzeko balio du. Maitasunaren agerraldia, bestalde, momentuetan neurtzen da, haren iraupena ia-ia ilusioaren mailan geratzen delarik.

Osotasunaren xerka

Pello Otxotekoren lan poetikoan pentsamendua erdigunean dago. Bere poemen lehengaia ideiak dira, eta hausnarketa da lehengai horrekin burutzen duen jarduna. 'Itsas bizimina' poema liburua ezaugarri horren adibide hautatutzat har daiteke. Izenburuan azaltzen den bezala, itsasoaren irudia jartzen da liburuaren ardatzean eta honen inguruan harilkatzen den matazan bizitzari buruz aritzen zaigu hausnarrean subjektu poetikoa. Honen planteamenduak gardena dirudi: jainkoek huts egin dioten subjektuak transzendentzia behar du, eta horren bila dabil euskarri sendorik ez dagoen mundu batean. Osotasuna bilatzen duen gizaki mugatua da subjektua eta bizitza gertatu egiten zaio, horren gainean kontrol gutxi duelarik. Eta transzendentziaren bilaketa horretan topatzen duen egia absolutu bakarra heriotzaren presentzia da. Poesia honek existentziaz oinarrizko galderak planteatzera bultzatzen du irakurlea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Olerkiak eta saiakerak: gure gomendapenak

Olerkiak eta saiakerak: gure gomendapenak