Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre

'Obabakoak' antzezlana Madrilgo Valle-Inclán antzokian taularatuko dute, euskaraz

Estreinaldia euskaraz hilaren 25ean izango da, eta ondoren gaztelaniazko hiru emanaldi, 26, 27 eta 28an

amalia ibargutxi

Asteazkena, 17 urria 2018, 11:12

Comenta

Duela 30 urte plazaratu zuen Bernardo Atxagak 'Obabakoak' kontakizun-bilduma Erein argitaletxearen eskutik. Hurrengo urtean Espainiako Literatur Sari Nazionala eman zioten, eta orain, hilaren 25ean, Madrilgo Valle-Inclán antzokian taularatuko dute, euskaraz, CDN (Centro Dramático Nacional) delakoak antolatuta.

Calixto Bieitok zuzendutako antzezlana Bernardo Atxagaren lan ezagunaren egokitzapena da; Arriaga Antzokiak 2017. urtean ekoitzi zuena, eta bertan ikusi ahal izan zena. Aktoreen artean daude, bestalde, Joseba Apaolaza, Ylenia Baglietto, Gurutze Beitia, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Idoia Merodio, Itziar Lazkano, Koldo Olabarri, Lander Otaola eta Eneko Sagardoy.

Estreinaldia euskaraz izango bada ere, beste hiru emanaldiak gaztelaniaz egingo dituzte, hilaren 26, 27 eta 28an. Hogeitik gora hizkuntzatara itzuli dute eleberria, kritikari zein irakurleen harrera ona ikusita. Narratiba Sari Nazionalaz gain, 1989ko Euskadi saria, Millepages Saria 1991ean eta Trois Coronnes sariarena 1995ean bereganatu zituen. European Literary Prize-ko finalista ere izan zen 1990. urtean.

Azken hamarkadetako euskal literaturaren lan ezagunenetarikoa bilakatu dute sariok, eta Montxo Armendarizek 2005ean zinemara eraman zuen. Bertan, liburuko kontakizunetako unibertso literarioan barneratzen da ikuslea: Obaba izeneko herri imajinarioan.Obabako pertsonaien artean daude bere gutunen bidezko amodio istorioa gogora ekartzen duen geografiako irakaslea, bakardadeari aurre egiten ikasi behar duen andereño gaztea, kalonje baten eta basoan galdutako haur baten arteko harremana, edota eskolako argazki zahar bat handiagotzerakoan xehetasun harrigarri bat aurkitzen duen idazlea.

CDNk (Centro Dramático Nacional) urtero ekoizten edo programatzen du euskal sortzaile baten lana, Etxepare Euskal Institutuarekin duen hitzarmena dela eta. Aurten, Etxepareren laguntza jaso du 'Obabakoak' antzezlana euskaraz eskaini ahal izateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Obabakoak' antzezlana Madrilgo Valle-Inclán antzokian taularatuko dute, euskaraz

'Obabakoak' antzezlana Madrilgo Valle-Inclán antzokian taularatuko dute, euskaraz