Borrar
Netflixek Europako lehen barne ekoizpen egoitza zabaldu du Madrilen

Netflixek Europako lehen barne ekoizpen egoitza zabaldu du Madrilen

Ekoizpen esparru berriak 22.000 metro karratuko azalera dauka

Unai sarriugarte

Bilbo

Martes, 9 de abril 2019, 00:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den ostegunean Netflixen barne ekoizpen zentro berriak lehenengoz zabaldu zituen ateak Madrilen. Egoitza berria, film eta telesailen ekoizpenerako Tres Cantosen ahalbidetu duten 22.000 metro karratuko pabiloi bat izango da. Iaz, 13.000 langile aritu ziren amerikar ekoizleentzat lanean, eta, aurten,urtearen bukaeran 25.000 langilera zabaltzea aurreikusi dute.

Egoitza berriaren inaugurazio ekitaldia Reed Hastings Netflix Konpainiako zuzendariaren parte hartzea jaso du. Zuzendari estatubatuarrak Espainiar estatuan aurten estreinatuko diren bi telesail berrien xehetasunak azaldu zituen.

Batetik, El Inocente telesaila, Harlan Coben estatubatuar eleberri idazlearen suspensezko liburu batean oinarritua, eta, bestetik, Mateo Gil kanariar film zinemagileak sortutako Los Favoritos de Midas, Jack Londonen eleberri batean oinarritua.

El Inocente Oriol Paulo kataluniar zinemagileak zuzendua eta J.A Bayona film zuzendariaren taldekoSandra Hermida eta Belen Atienza ekoizpen zuzendariek ekoitzia izango da. Halaber, Los Favoritos de Midas telesailak Luis Tósar aktore espainiarra izango du protagonista nagusitzat. Jack Londonen eleberrian oinarritutako telesail honetan, Mateo Gil, Adrián Guerra eta Nuria Valls arituko dira ekoizpen lanetan.

Bestalde, zuzendari estatubatuarrak Netflix espainiar estatuko ekoizpen ekosistemaren sortzaile izango direla helarazi zuen. Izan ere, Hastingsek euren inbertsioa luzerako izango dela eta hemen geratzeko daudela aldarrikatu zuen. Telesailen nondik norakoak Alvaro Morte, «La Casa de Papel» izeneko telesailaren aktorearekin egindako solasaldi batean esan zuen.

Amerikar ekoizpen konpainiak 2015. urtean hasi zuen bere ibilbidea Espainian. Harrezkero, 24 produkzio sortu ditu film eta telesail berrien artean eta beste 40 koprodukzioetan aritu da beste herrialde batzuekin ekoizpen elkarkidetzan.

Egoitza berriaren estreinaldian hainbat enpresa eta erakunderen goi-karguak egon ziren: Francisco Polo Estatuko Agenda Digitalaren idazkaria; Silvio Gónzalez Atresmediaren kontseilari-delegatua; José María Álvarez-Pallete Telefonikaren presidente-exekutiboa; Laurent Paillassot Orange Espainiaren kontseilari-delegatua edota Antonio Asensio Mosbah Grupo Zetaren argitaratzailea, besteak beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios