https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nashvilleko eskola katoliko batek Harry Potterren liburuak debekatu ditu hauexek madarikaturik daudela egotzita

Nashvilleko eskola katoliko batek Harry Potterren liburuak debekatu ditu hauexek madarikaturik daudela egotzita
EFE

Eskola katoliko honetako apaiza den Dan Reehilek email bat bidali zien ikastetxe honetako gurasoei J. K. Rowling-en liburu famatuak debekatzeko arrazoiak azalduz

UNAI SARRIUGARTE

Nashvilleko (AEB) eskola katoliko batek Harry Potterren liburuak debekatu ditu hauexek madarikaturik daudela egotzita. Izan ere, ikastetxe honetako apaiza bere egonean dago liburu hauek sorginduta daudela. Hori dela bide, zenbait exorzistak gomendatu omen diote liburuak eskolatik kentzea.

The Tennessean izeneko egunkariak iragarri duenez, Dan Reehil, eskola katoliko honetako apaizak email bat bidali zien ikastetxe honetako gurasoei J. K. Rowling-en liburu famatuak debekatzeko arrazoiak azalduz. Bertan apaizak Estatu Batuetako eta Erromako zenbait exorzistek liburu hau eskoletatik kentzeko gomendioa egiten zutela iragarri zuen.

Gainera, eskola honetako superintendentea den Rebecca Hammel apaizaren alde agertu da. Bere esanetan: «apaiza aginpidean dago horrelako erabakiak hartzeko, zeren apaiz bakoitzak autoritate kanonikoa du horrelako ekintzak burutzeko eskola katoliko baten barnean».

Harry Potter-en liburuak zentsuratuak izan dira kristauengandik 1997. urtean sagako lehen liburua, Harry Potter eta sorgin harria, argitaratua izan zenetik. Era berean, 1999. urtean American Library Association elkartekoek gaineratu zutenez liburu hauek magia eta ezkutuan dagoena goraipatzen dute, haurrak nahasiz.

Harry Potter fantasiazko eleberrien sail bat da, J. K. Rowling idazle britainiarrak idatzia dagoena. Zazpi eleberri dira guztira eta liburuak Harry Potter mutikoaren eta haren adiskide Ron Weasley eta Hermione Grangerren zazpi urteko istorioa azaltzen du, Hogwarts magia eta azti eskolan. Euskaraz liburu guztiak argitaratu dira eta hauexek Elkar eta Salamandra argitaletxeek plazaratu dituzte. Itzulpenak Iñaki Mendiguren ezkiotarrak burutu ditu.