Borrar
Iruñeako udala

Nafarroan gaztetxoen ahozko euskarazko jarduna nolakoa den aztertuko dute Iruñean

Asteazkenean ospatuko den 'Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean: egoera eta aukera berriak' egitasmoaren atzean Iruñeko Komunikabideak Fundazioa eta Euskaltzaindia daude

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 27 iraila 2022, 09:35

Comenta

Nafarroan gaztetxoen egunerokotasunean euskarazko jarduna nolakoa den aztertuko dute. Egitasmo honen atzean Iruñeko Komunikabideak Fundazioa eta Euskaltzaindia daude. Testuinguru horretan mintegi bat ospatuko dute irailaren 28an, asteazkenean, goizeko bederatzietan abiatuta eta arratsaldeko laurak bitarte Nafarroako hiriburuko Kondestablearen jauregian.

'Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean: egoera eta aukera berriak' izeneko jardunaldiak hainbat xede aurkezten ditu; batetik, euskarazko jardunaren inguruko iritziak biltzeko esparru bat abiaraztea eta ideia honen inguruan hausnartzea; bestetik, norbanako ezberdinen artean iritzi eta esperientziak elkarbanatzea; eta azkenik 8-12 urteko gaztetxoen euskarazko ahozko jardunari buelta eman eta praktika hauxe hobetzea.

Euskararen Akademia Ofizialak nabarmentzen duenez, gaztelaniaren erabilera gero eta handiagoa da. Hori dela medio, hizkuntza honen eguneroko erabilera zergatik igotzen ari den eta beste zalantza askoren inguruan hausnartu eta eztabaidatu nahi dute mintegi honetan, hainbat galderari erantzuna lortzea bilatuaz: Nolakoa da Nafarroako gaztetxoen euskarazko ahozko jarduna?, Zer hutsune daude esparru horretan?, Zer baliabide dituzte beren eskura gaztetxoek euskarazko ahozko jardunak hobera egin dezan ikasgeletan? Eta ikasgelatik kanpo, aisialdi antolatuan, kirol jardueretan?.

Mintegi honetan euskalgintzarekin zerikusia duten hainbat pertsonai publikok esku hartuko dute: Dindaia fundazioko Esther Lakastak, Nafarroako Ikastolen Elkarteko Helena Baraibarrek, Euskaltzaleen Topaguneko Ander Barandiaranek eta Iturrama institutuko ikasleek, tarteko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nafarroan gaztetxoen ahozko euskarazko jarduna nolakoa den aztertuko dute Iruñean

Nafarroan gaztetxoen ahozko euskarazko jarduna nolakoa den aztertuko dute Iruñean