Borrar
Bi emakume, cosplayer edo manga pertsonaia ezagunez mozorrotuta. Félix Morquecho

Manga eta bideojokoak heldu dira Landakora

Durangoko Azokaren bigarren egunean heldu da 'Ikasle Goiza', 'Nire lehen bideojokoa' tailerrarekin besteak beste

Jon Agirre

Osteguna, 7 abendua 2023, 12:41

Comenta

Ikasle goizaren baitan Euskal Herri osotik etorri dira ikastetxeeetako gazteak. Hala, Kabi@n antolatutako 'Nire lehen bideojokoa' lantegira Baionako Estitxu Robles Kolegioko 25 ikasle izan dira, Iban Aizpuruak emandako aholkuekin pantaila bat sortzen. Helburua zen ikasleek «bideojoko bat zer den eta atzean zer dagoen» ulertzea.

Aizpuruak 2021ean Sormen Beka erdietsi eta haren laguntzarekin sortu zuen 'Barraka', plastilinazko pertsonaiak dituen jokoa. Ikasleei jarritako erronkaren maila ulertzeko, sortzaileek urtebete behar izan zuela azaldu du. «Eta hala ere hobetzen jarraitzen dut». Egun eskuragai dago mugikorrerako zein ordenagailurako.

Bideojoko bat sortzeko oinarrizko teoria azaldu die, beti 'Barraka' adibide modura jarrita, gazteentzat ulergarriago eta entretenigarriagoa izateko. Eta, jarraian, pantaila bat sortzeko lana jarri die. Amaieran elkartrukatu dituzte bakoitzak besteen lana ere ikus zezan.

Manga eta cosplay

Gazteak irakurtzera ohitzeko eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko kanpainak irudi bitxiak utzi ditu Landakon, cosplayer edo manga pertsonaia ezagunez mozorrotutako pertsonak baitabiltza pasiloetan barrena.

Orain, mangan interesa duten 10 urtetik gorako gazteek marrazki edo bineta bat egin beharko dute manga estiloan eta euskarazko testuarekin, horiek aurkitu eta marrazkiaren ordez opari bonu zenbakitua jasoko dute. Harriet argitaletxearen salmahaian, opari bonua aurkeztuz gero, Kabe zigiluaren euskarazko manga bat eskuratu ahal izango dute. Guztira 500 opari bonu banatuko dira, kanpainaren egun bakoitzean 250.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Manga eta bideojokoak heldu dira Landakora

Manga eta bideojokoak heldu dira Landakora