Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Lehendabiziko plaza Ordizia izan zuen 1972. urtean. BERTSOZALE.EUS

Luis Otamendi bertsolari euskalduna zendu da

Zarauztarra Euskal Herriko plaza ezberdinetako oholtzetan hasi zen kantuka, baita zenbait txapelketetan esku hartzen hasi ere

UNAI SARRIUGARTE

Astelehena, 4 urtarrila 2021, 16:59

Comenta

Luis Otamendi bertsolari euskalduna zendu da. Asteburu amaieran hil zen bertsolari zarauztarra 73 urte zituelarik. Azken agurra udalerri horretan jorratu diote astelehen goizeko 10.00etan abiatuta.

Luis Otamendi bertsogintzaren zale amorratuak ziren etxe batean jaio zen, Aiako (Gipuzkoa) Urdaneta auzuneko Indargarate baserrian, hain zuzen ere. Hala, anaiarekin batera baserriko lanetan murgilduta zebilenean bertsotan aritzen zen. Iñazio Eizmendi Manterola'Basarri' ezizenarekin ezaguna zen bertsolari handia entzunez ikasi zuten bertsotan egiten bi anaiek.

Zaletasun horri eta Nikolas Zendoiak eman zion babesari esker, Gipuzkoako zein Euskal Herriko plaza ezberdinetako oholtzetan abiatu zen kantuka, baita zenbait txapelketetan esku hartzen hasi ere.

Hortaz, Aian (Gipuzkoa) lau bertsolarik osatu zuten noizbehinka bertsotan aritzeko koadrila, hala nola, Martin Rezabal Olasok, Nikolas Zendoiak, Joxe Mari Lertxundik eta Luis Otamendik. Azkenengoz 2011. urtean parte-hartu zuen txapelketa batean. Bere azken bertsogintza plaza Usurbilen ospatutako Udarregi sariketa izan zen.

Lehendabiziko plaza Ordizia izan zuen 1972. urtean. Harrezkero, urte mordoa ibili izan zen bertsotan. Gabiriako Osinalde eta Zaldibiko Artxanberri txapelketan gailendu zen urte horietan. Aipatu bezala, hainbat txapelketa esanguratsutan ibilitakoa zen: 1982ko Euskal Herriko Txapelketan, 1986 eta1989ko Euskal Herriko Sariketetan (finalerdietan), 1991 eta 1995ko Gipuzkoako Txapelketetan, baita 1999ko Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketan ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Luis Otamendi bertsolari euskalduna zendu da

Luis Otamendi bertsolari euskalduna zendu da