Borrar
Fotolia

Literatura eta politikoak

Idazleak ez du irauten politikagintzan, bere idazle izaeraz beste egin ezean

Larunbata, 23 uztaila 2022, 19:27

Comenta

Literatura eta politika elkarri oso lotuta etorri izan dira oroimenak bere ezaugarriak dituenetik hona. Platonek bazekien idatzitakoa oro epaitua izan zitekeela, literaturaren arabera ez ezik, politikaren lege zorrotzen karietara ere bai. Berak amestutako errepublika oso zen itxia, jakintsuak soilik izan zitezkeen agintari. Politikaren goia zen, estua eta zorrotza. Platonetik aurrera politikak bide bat hartuko zuen, teorian ere, eta literaturak (poesia eta filosofia barne direla) beste bat. Giza egoerari eusteko edo bera aldarazteko sortu da politika, pasioak beren neurrian gordetzeko. Literaturak, ordea, beste helburua du: ez dagoena ekartzea, dagoena kentzea; absentziak sortzea eta presentziak ezabatzea. Politikak errealitatearen lurraldea jotzen badu, literaturak errealitateaz haratago dagoen eremua lantzen eta goldatzen du: handik ateratzen du uztaren irabazia.

Platonez geroztik, gobernari boteredunek eta literaturagileek elkarrekin topo egin dute; norberak bestearen baitan mamu-andana baino ez du ikusi, ulertu ezinaren eta aurreiritziaren labean mendez mende egositako mamu-tropela. Elkarren aurka aritzen ez direnean, elkar jasaten dute, literaturaren kalterako gehienetan; ahal gutxikoa da beste indar batzuen aurrean. Literaturaren ahalmena ez da begi bistakoa, baina izan daiteke iraultzaile bezain aldatzaile, idatzitakoa iraultzaile eta aldatzailea bada. Ez da askotan gertatzen, politikak literatura estali ohi du, batzuetan gogor, besteetan eme.

Platonetik aurrera politikak bide bat hartuko zuen, eta literaturak (poesia eta filosofia barne direla) beste bat

Idazlea politikari bihurtzea ez da zaila. «Sirakusara bidea hartuta dabil» esaten zen, eta esaten da, filosofo, poeta edo eleberrigile batek politikagintzaren bide mehar eta koskaz betea hartzen duenean. Idazle gutxi dago tentazio horretatik salbu. Baina idazleak ez du irauten politikagintzan, bere idazle izaeraz beste egin ezean. Orain ez bada, geroxeago egingo zaizkio karguaren kontraesanak mendirik altuena bezain ageriko.

Politikoak idazle ere bilakatzen dira. Winston Churchillek Nobel saria irabazi zuen, literaturaren arloan. Manuel Azaña idazle fina zen, antzerkigile saiatua, nobelagile eta saiakeragile aparta. Mario Onaindiarenean ezin bereizi askotan idazlea eta politikaria, hain lotuak baitaude biak. Idazle moduan aitortza handiagorik ez izatea, izan zen bezalako politiko izateari leporatu behar. Patxi Zabaletaren egoera, antzekoa. Kukurruku ari diren idazle askok baino hobeak izanda, direnak izateagatik daude idazle-zerrendatik kanpo. Dena politika omen, politika izan ezik. Era berean, José Antonio Labordeta goraipatu behar, asko eman baitzion politikari, poetaren kaltean ere, edo, beste era batez esanda, politikari emandakoa poesiari kendutakoa izan zen.

Irudipena dut gaur egungo politikariek uko egiten diotela idazteari, batzuetan gorroto diotelako literaturari, besteetan, ez dutelako errealitatea gainditzen duen mundu literario horretan sartzeko gogo handirik, ulertzen ez dutelako literaturak, politikak ez bezala, ikusgarri ez dena ekartzen duela oroimenera eta, bide horretan barrena, kontzientziara. Politikan egoerak agintzen du, eta ez alderantziz. Gaur egun, politikoen ondoan eta babesean idazle asko daude, testuak prestatzen, diskurtsoak atontzen, hitzak asmatzen, dena politikoen zerbitzurako. Horiek, besteek emandakoa hartu, irentsi eta bota egiten dute, eguneroko jakia balitz bezala. Hitzen automata bihurtu dira batzuk.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Literatura eta politikoak

Literatura eta politikoak