Borrar
Larry Bird, kamiseta berdearekin, Magic Johnson, urre-koloreko elastikoarekin.
Larry Bird eta Magic Johnson sariak jaio dira

Larry Bird eta Magic Johnson sariak jaio dira

Harmailatik ·

Ekialdeko eta Mendebaldeko finaletako jokalari onenek NBA milioidun bat ahalbidetu zuten bi mitoen izena daramaten sariak jasoko dituzte

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 16 de mayo 2022

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gazteenek baliteke ez jakitea nor izan ziren Larry Bird eta Erving 'Magic' Johnson. Agian haien izenak entzungo zituzten noizbait edo bideoren bat ikusiko zuten interneten. Jokaldi sinestezinak burutzen zituzten biok. Baina euren ekarpenik handienak ez ziren Indianako ilehoriaren hiruko saskiraketak edo Michiganen jaiotako antolatzaile irribarrertsuaren fantasiazko paseak izan. Jokatzeko moduan oraindik duten eragina izugarria da, bai; baina saskibaloiaren negozioa nola aldatu zuten are garrantzitsuagoa da.

NBA guztiz itxuraldatu zuten. Joan den mendeko 80ko hamarkadan iritsi ziren profesionaletara. Orduan harmailetan ia ikuslerik gabeko eta dirurik gabeko NBA bat genuen. Nahiz eta inoiz ez den 70eko hamarkadan baino hobeto jokatu, gauzak horrela ziren denbora hartan. Bi profesional hauek gaur ezagutzen dugun hamaika milloi dolarreko saskibaloiaren oinarriak jarri zituzten.

Adibide esanguratsu bat: Lakers taldeak Magic Johnsoni denboraldi bakoitzeko milioi bat dolarreko kontratua eskaini zionean -NBAn lehena izan zen kopuru hori kobratzen-, komunikabideek Los Angeleseko taldeko nagusiek burua galdu zutela zioten zutabeak argitaratu zituzten. Inork ez zuen orduan imaginatu Nike eta Jordan helduko zirela lau urte geroago.

Gaur egun, bigarren mailako izarrak diren John Wall (hiru urte daramatza kantxaratu gabe) edo Ben Simmons (iazko denboraldiaren amaieratik jokatzeari uko egin diona) bezalako jokalariek 40 milioi dolar baino gehiago kobratzen dituzte urtean taldeetako buruzagien protestarik gabe.

Horregatik, orain, NBAk Magic eta Bird, Bird eta Magic izeneko bi garaikur sortu ditu. Bata Ekialdeko finaleko jokalari onenarentzat izango da, eta bestea, Mendebaldekoarentzat.

Gainera, Ekialdeko Konferentziako txapeldunaren garaikurrak Bob Cousy izena izango du. Jokalari hori Celticseko antolatzailea izan zen eta NBAko sei txapelketa irabazi zituen. Mendebaldeko talde onenaren saria, aldiz, Oscar Robertsoni eskainiko zaio. NBAko eraztuna irabazi zuen Bucksekin 1971n, Jabbarren taldekide zela, eta bikote ahaztezina osatu zuten historiarako. The Big 0k historian hirukoitz bikoitz gehien izan dituen jokalaria izatearen ohorea mantendu zuen hamarkada askotan. Orain Westbrook da hori.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios