Borrar

Gazteen eskuetan utziko du Larrabetzuk euren aisialdia erabakitzeko ahalmena

Udalak 'Oinherri Herri Hezitzailea' programara batzeko asmoa azaldu du eta ostiral honetan horren inguruko informazioa zabalduko du antolatu duten hitzaldi batean. Ekimena, hezitzailea eta euskalduna izango dena, Francesco Tonucciren ikuspegi pedagokikoan oinarrituta dago

Ostirala, 21 maiatza 2021, 04:00

Comenta

Gazteen aisialdia bermatzeko aurrerapauso bat eman nahi du Larrabetzuk. Udal gobernuak 'Oinherri, Herri Hezitzaile' programara batzeko asmoa azaldu du, eta, orain, auzokidei kontatu nahi die zertan datzan ekimen hau. Euskal Herriko eragile ezberdinek osatzen duten sarea da eta honen xedea gazteak gizartean subjektu aktibo izatea da, beraien garapenerako eta osasunerako beharrezkoak diren neurriak hartuz. Familia bat balira bezala, proiektu honetan parte hartzen dutenek elkarri laguntzen diote, batak besteari egin dituen aldaketen berri ematen dio, lagungarri izanez gero, berak ere kontuan hartzeko eta ezartzeko.

2012. urtean hasi ziren programa hainbat udalerrik sortzen, esan bezala, hutsunea elkarrekin betetzeko asmoarekin, egoerari konponbide bat emateko. Eta bide horretan Francesco Tonucciren ikuspegi pedagokikoa haintzat hartu zuten. Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea da helburu nagusia. Hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea bilatzen dute, zazpi ideia jarraituz: eurek eraikitako aisia hezitzailea eta euskalduna izatea, aniztasunean berdin eta parekide izan, ingurumen naturala eta ingurumen kulturala zaintzea, komunitate-sarea eta auzolana indartzea eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

Programaren asmoa Udalaren gustukoa da, proposatzen duenagatik eta herrialdeen artean hartu-emana ematen delako, gazteen egoera hobetzeko lan horretan. Hori guztiagatik, taldera batzeko asmoa azaldu du, baina hori egin aurretik, bertokoekin adostu nahi du pausoa eman behar duen edo ez. Bilera ostiral honetan (hilaren 21ean, 18.00etan Gure Etxean) izango da. Bertan, Eñaut Aiartzaguena, Oinherriko kidea, eta Dimesteneko lagunak izango dira gonbidatuak, programaren nondik norakoak azaltzeko. Edukiera mugatua izango da, izena emateko azken eguna asteazkena izango zen. Sarrera eskuratzeko, liburutegia@larrabetzu.eus helbidera idatzi beharko da edo 944558271 telefonora deitu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gazteen eskuetan utziko du Larrabetzuk euren aisialdia erabakitzeko ahalmena

Gazteen eskuetan utziko du Larrabetzuk euren aisialdia erabakitzeko ahalmena