Landareek komunikatzeko era aurkezten dute
Gure entzumena ez da gai soinu hauek entzuteko
UNAI SARRIUGARTE
Igandea, 15 abendua 2019, 23:43
Landareek komunikatzeko era aurkezten dute. Izan ere, landareek ere estresa izan dezakete eta hauxe helarazteko gaitasuna ere badute. Landareen mundua isiltasunarekin erlazionatu ohi dugu. Zientziak, ordea, hauxe gezurra dela egiaztatu du. Dena den, gure entzumena ez da gai soinu hauek entzuteko.
Landareak ere izaki bizidunak dira eta gizakiarekin komunikatu ezin badute ere, komunikatzeko modu zehatzak aurkeztu egiten dituzte. Izan ere, Tel Aviv (Israel) Unibertsitateko ikertzaile talde batek frogatu duenaren arabera, landareak entzuteko eta pentsatzeko gai dira. Gainera, soinuak sortzeko gaitasuna aurkezten dute.
Halaber, azken azterketak ezagutzera eman duenez, landarearen inguruan aldaketak ematen badira, honek bere fenotipoa alda dezake. Israeleko hiriburuko ikertzaile talde honek dioenez, landareak ingurumenaren aldaketa baten aurrean eroso sentitzen ez direnean, soinu ultrasonikoak sortzen dituzte. Hortaz, flora estresatua sentitzen denean, informazioa igorri egiten du. Izan ere, ingurugiroa etengabe aldatuz doa, argia, tenperatura, lurraren egitura, prezipitazioen edota beste fenomeno metereologikoen ondorioz.
Landareak aire burbuilen bitartez komunikatzen dira. Hala, landareetan dauden airezko burbuilak euren barnean lehertu egiten dira, estres melodikoa deritzon fenomenoa sortuaz. Aurkikuntza hau, aurrerapauso ikaragarria izan daiteke gizakiak ingurumenarengan duen errespetua eta balorazioa gero eta handiagoa izan dadin, lurra hainbat izaki bizidunez osatua baitago.