https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kepa Sojo zinemagile euskaldunaren 'La pequeña Suiza' filma estreinatuko da gaur

Kepa Sojo zuzendaria, berdez jantzita, filmaren protagonistekin./
Kepa Sojo zuzendaria, berdez jantzita, filmaren protagonistekin.

Laudioar zuzendariaren seigarren filma izango da eta zinema aretoetan proiektatuko dute

UNAI SARRIUGARTE

Kepa Sojo zinemagile euskaldunaren 'La pequeña Suiza' izeneko filma estreinatuko da gaur zinemetan. Laudioar zuzendari eta gidoigilearen seigarren luzemetraia izango da. Izan ere, Kepa Sojo 1997. urtean hasi zen zuzendari lanetan «Cien maneras de hacer el pollo al txilindrón» filmarekin. Harrezkero, «Looking for Chencho» (2002), «Cuando puedas» (2004) , «El síndrome de Svensson» (2006) eta «Loco con ballesta» (2013) filmak zuzendu ditu.

Filmak Telleria izeneko alegiazko herriaren istorioa kontatzen du. Telleria herria Euskal Herriaren erdian kokatuta dagoen hiria da. Herri hau Gaztelak kudeatzen du, baina bertako herritarrak euskaldun sentitzen dira. Gobernuaren ezezkoaren aurrean, Telleriatarrek bi historialarik egindako aurkikuntza arkeologiko bat aurkituko dute. Aurkikuntza honek bide berri bat zabalduko die telleriatarrei: Suitzara batzea.

Kepa Sojo eta Sonia Palacios zinemagileen zuzendaritzapean Jon Plazaola, Maggie Civantos, Karra Elejalde, Ingrid García-Jonsson, Secun de la Rosa, Ramón Barea, Lander Otaola, Mikel Losada, Kandido Uranga, Maribel Salas eta Antonio Resines aktore espainiarrak egon dira.

Filmak Trebiñuko konderrian gertatutako egoera ekartzen du gogora. Testuinguru horretan, Telleria herriko biztanleek hamaika abentura eta gertakizun biziko dituzte, bereziki filmaren lau protagonista nagusiek: Yolanda (Maggie Civantos), Gorka (Jon Plazaola), Nathalie (Ingrid García Jonsson) eta Peio (Karra Elejalde).

Bestalde, ohitura-komedia hau burutzeko Kepa Sojok hainbat film hartu ditu aintzat: «Bienvenido Mister Marshall», «The Englishman Who Went up a Hill but Came Down a Mountain» edota Borja Cobeaga zinemagile euskaldunaren «Ocho apellidos vascos» luzemetraia.

.