Borrar
Urgente Muere el arquitecto Frank Gehry a los 96 años
Kelmene Abaitua, oholtza gainean. bertsozale.eus

Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko Eskolartekoa

Bizkaiko idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu ziren larunbatean Arrigorriagan; 200 gaztetik gora elkartu dira

Igandea, 26 maiatza 2024, 11:52

Comenta

Bizkaiko eskolarteko bat-bateko finala larunbat goizean jokatu zen Arrigorriagako eskolan eta Kelmene Abaitua izan da aurtengo garailea. Aurten 18 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta hiru kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira, esandako moduan, 11.30ean hasitako finalera: Aiala Irurtia Montero (Arantzazu), Eider Fernandez Aranburu (Bermeo), Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre), Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima), Garazi Uriarte Alonso (Berriz), Iradi Barrenetxea (Artea), Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz) eta Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza).

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin zuten parte-hartzaileek eta, ondoren, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Ekhi Zuluaga eta Kelmene Abaitua izan ziren puntu gehien batu zituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu ziren. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan zuten atal honetan. Hala, buruz burukoa jokatu ostean, Abaituak batu zituen puntu gehien, 2024ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortuz. Txapela Oihana Bartra Arenas bertsolariak ipini zion txapeldunari.

Buruz burukoa jokatu zuten bertsolari biak, ekainaren15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Idatzizko txapelketa

Aurretik, goizeko 10.00etan 200 parte hartzaile batu ziren idatzizko finala jokatzeko. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa eta, aurretik, ikastetxe eta herrietan egin zituzten aurrekanporaketak.

Hona hemen idatzizko sariketako saridunak. LH 5, 1. Saria: Laia Azkona Intxausti. Muskizko ikastola. Muskiz; 2. Saria: Urko Ibañez Terreros. Eduardo Eskartzaga. Gordexola; 3. Saria: Markel Marcos Ros. Betiko Ikastola. Leioa.

LH 6, 1. Saria: Araitz Elortza Gastañazatorre. Maiztegi ikastetxea. Iurreta 2. Saria: June Gondra Bilbao. Eleizalde ikastola. Bermeo; 3. Saria: Amaia Atxalandabaso. Legarda eskola. Mungia.

DBH1, 1. Saria: Jare Baliño Campelo. Solokoetxe BHI. Bilbo; 2. Saria: Maia Etxabe Goikoetxea. Txorierri BHI. Derio; 3. Saria: Maddi Vilela Mujika. Andra Mari Ikastola. Zornotza.

DBH2, 1. Saria: Malen Ibarzabal Gerrikagoitia. Markina BHI. Ziortza-Bolibar; 2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga. Arratia BHI. Arantzazu; 3. Saria: Amaiur Betanzos Caminos. Urretxindorra ikastola. Bilbo

DBH3-DBH4-Batxilergoa, 1. Saria: Joseba De Rueda Berazaluze. Juan Orobiogoitia. Iurreta; 2. Saria: Libe Arauzo Bilbao. Arratia BHI. Igorre. 3. Saria: Beñat Enbeita Basterra. Seber Altube. Gernika-Lumo

Halaber, egunak taldekako finalaurrekoekin eta finalarekin jarraitu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko Eskolartekoa

Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko Eskolartekoa