https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kalitatezko turismoa helburu, 95.000 euroko apustua egin du Aldundiak

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenerako diputatuak azaldu duenez, Arabako Errioxa «turismo leku arduratsu eta jasangarria da, baina aurrera jarraitu behar dugu, marka indartuz eta geure bisitariei eskaintzen diegun zerbitzua hobetuz»

AMALIA IBARGUTXI

Ardoen zale direnek ondo kokatuta izango dute Arabako Errioxako Ardoaren Bidea. Guardia, Bastida, Lantziego, Oion eta Samaniegotik igarotzen da, besteak beste. Orain, bide hau izaten ari den arrakasta ikusita, eta «bisitariei eskaintzen zaizkien turismo produktu eta zerbitzuak hobetze aldera eta eskualde hori kalitatezko turismo leku bezala sustatzeko», %11n handitu dute horretara bideratutako Foru Aldundiaren diru-laguntza. Guztira 95.000 euro bideratuko dituzte ekintza turistiko honen sustapenera.

Arabako Errioxako Ardoaren Bidearekin lankidetzan egin du hitzarmena Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak, horrekin ekintza eta kanpaina multzo bat finantzatzeko asmoz. Besteak beste, batzarrak eta jardunaldi profesionalak, eta ekitaldi enogastronomikoak antolatu eta kanpoan egiten diren azoka, batzar eta sustapen ekitaldietara joateko.

«Lanean ari gara Arabako Errioxa goi-mailako turismo leku bezala sendotzeko. Garrantzi handiko urrats bat egin genuen iragan otsailaren 23an, Biosphere zigilua lortuta, zeinak ziurtatzen baitu eskualde hau turismo leku arduratsua eta jasangarria dela, baina aurrera jarraitu behar dugu, marka indartuz eta geure bisitariei eskaintzen diegun zerbitzua hobetuz», azaldu du Cristina González diputatuak.

Profesionalizatzeko bidean

Ekintza turistikoen sustapenerako hitzarmenak Ardoaren Bidea baino proiektu gehiago biltzen ditu hala ere. Arabako Errioxan ekoturismoa sustatzeko plana dago, adibidez. Mendi-ibilaldiak egiteko, Arabako Errioxaren erakargarri turistikoak erakusteko prentsa berezituarentzako bidaia profesionalak, eta komunikabideetan marketing kanpainak diseinatu eta gauzatzeko asmoa du kanpainak era horretara.

Halaber, sektorearen lehiakortasuna hobetze aldera, Arabako Errioxako turismo eragileentzako prestakuntza bidaiak antolatuko dituzte, beste eskualde enoturistiko batzuen proiektuak eta horien garapena ezagutzeko. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak 15.000 euro bideratuko ditu 'Añada Conocimiento' ekimen honetara, «Arabako Errioxa erreferente bihurtzeko trebatu eta bidaiariak sasoi zehatzetan ez ezik, urte guztian zehar hel daitezen» lurraldera, eta bide batez «bisitarientzako produktuak eta zerbitzuak hobetzeko bide bezala».

 

Fotos

Vídeos