Borrar
'Izarra Street Escape: apurtu madarikazioa' jolasaren aurkezpenean. GORBEIA EUSKADI

'Izarra Street Escape: apurtu madarikazioa'

Arabako Urkabustaiz udalerriko hiriburua ezagutzeko jolasa antolatu dute bertako kaleetan zehar

nahikari cayado

Igandea, 1 abendua 2019, 00:11

Comenta

Turismoa sustatzeko dinamika original bat sortu dute Araban kokatuta dagoen Izarra udalerrian. 'Izarra Street Escape: apurtu madarikazioa' izenpean datorren ekimena, Gorbeia Turismo Jomugak eta Gorbeialdeko Koadrila kolektiboek bultzatu dute. 'Escape room' batean aurki ditzaketen bezalako pisten, jolasen eta proben bitartez, partaideek udalerriko zenbait puntu interesgarri eta bertako saltokiak eta ostalaritza establezimenduak bisitatu ahal izango dituzten honen bitartez. Jarduera abenduko zubian, hilaren 6an eta 7an, izango da, goizez eta arratsaldez.

Joko honen helburua, Izarra udalerria dinamizatzea eta turismo aktiboa eta jasangarria erakartzea da, bertako merkataritza eta turismo sektorea hobetzen den aldi berean. Erakargarriago egiteko inguruko gai propio bat erabiliko da hizpide, euskal mitologia, hain zuzen ere.

Zentzu honetan, bertan parte hartzen dutenek, herria Gauekoren (gaueko jainkoaren) aurrean babesteko, Sorginek Izarran utzi zituzten babesak berriztatu beharko dituzte. Horretarako, logika, behaketa eta trebezia probak gainditu beharko dituzte. Nondik? Izarrako gune enblematiko eta erakargarrienetatik, baita ostalaritza establezimendu txikietatik eta saltoki tipikoetatik ere.

Antolatzaileek diotenez, abenduko zubian estreinatzearen xedea, jardueraren estrategiari buruzko datuak biltzean eta gogoeta egitean datza, proba pilotu gisa, alegia. Horrela, emaitzak onak badira, eta eskari handiko esperientzia erakargarria bada, datorren urtean, 2020an, eskainiko da, eta eskualdeko beste herri batzuetara zabalduko da ere.

Abentura zirraragarri honetan parte hartu nahi dutenek, zortzi euro ordaindu beharko dituzte. Hamar urtetik beherako umeek bestalde, dohainik parte hartu ahal izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Izarra Street Escape: apurtu madarikazioa'

'Izarra Street Escape: apurtu madarikazioa'