Borrar
Adin guztietara zabalik dago Mendi Erronka hau. E. C.

Iurretako Zaldai Taldeak 30 tontorreko Erronka proposatzen du

MENDIA ·

Mendizaletasuna bultzatzea helburutzat duen dinamika honen laugarren deialdia abendura arte luzatuko da

NAHIKARI CAYADO

Asteazkena, 29 urtarrila 2020, 00:14

Comenta

Mendi tontorrera igotzean ikusten dira beti paisaiarik ederrenak. Zuhaitzez, ibaiez zein animaliez gozatzeko aukera dago bertan, aire freskoa arnasten den aldi berean. Hiriburuan senti ezin diren esperientzia horiek bizitzera animatzen die Iurretako herritarrei Zaldai Mendi Taldeak. Beste urte batez, eta badira lau, Mendi Erronka berri bat antolatu dute, 30 gailur proposatuz. Hilabete honetan hasi eta abendura arte, parte hartzaileek gutxienez hamar tontor igo beharko dituzte, bost herrialde desberdinetakoak izan behar direlarik.

2020ko Mendi Erronka hau bazkideei zein elkarteko kideak ez diren mendizaleei irekita dago. Helburua, antolatzaileen esanetan, «lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea da», eta bide batez, «Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzera ematea».

Haur eta helduei zuzenduta dagoenez, zero eta 10 urteko umeek, gutxienez, hiru herrialdetako bost mendi igo beharko dituzte Mendi Erronka burutzeko. Adin hauetako haurren kasuan, antolatzaileek emandako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko 'buzoidun' edozein mendik balioko du desafioa amaitzeko.

10 eta 18 urte arteko mendizaleek aldiz, emandako zerrendatik, gutxienez, hiru herrialdetako bost mendi igo beharko dituzte aurtengo Erronka gauzatzeko. Helduek azkenik, gutxienez zerrendako bost herrialdetako hamar mendi igo beharko dituzte.

Erronka honetan izena emateko beharrezkoa da 'zaldaimenditaldea.org' webgunean dagoen galdetegia betetzea. Ondoren, eta behin izena emanda, mendi bakoitza igotzean tontorreko argazki bat igo beharko da sare sozialetara '#ZaldaiMendiErronka20' etiketa erabilita. Zentzu honetan, antolatzaileek ohartarazi dute emailez edo whatsappez jasotako argazkiak ez dituztela kontuan hartuko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iurretako Zaldai Taldeak 30 tontorreko Erronka proposatzen du

Iurretako Zaldai Taldeak 30 tontorreko Erronka proposatzen du